Garraioen kontuak alor desberdinetako arazoak hartzen ditu:
Laneko edo aisialdiko eguneroko joan-jinak.
Lan edo turismoagatik egiten diren bidaia luzeak
Merkantzien garraioa (hiruetarik garrantzitsuenak)
Euskal Herria laborantxa solidarioago baten laborategia ote ?
Laborarien laborantxa "globalizazioaren" kontra?
Euskal Herriko etxaldetako gasna mundializazioaren kontra?
...
Zein dira publizitate komertzialaren egiazko kalteak ? Eta zergatik ohartu gabean, zorrez beterik izateaz aparte, sistema horrekin kolaboratzen dugu?
Zergatik publizitatea eta marketinga hain emankorrak dira ? Nondik heldu da, ingurumena suntsitzen duten eta planetaren baliabideak xahutzen dituzten gauza gehienetan inutilak erostera behartzen duen poderea ? Horren kontra borrokatzeko hainbat talde sortu dira :PAYSAGE DE FRANCE, RESISTANCE À L’ AGRESSION PUBLICITAIRE, CASSEURS DE PUB et LA MEUTE (publizitate sexisten kontra) etc...
Entrepresaren nagusiek antolatu likidazio eta krisia artifiziala, kasu tipikoa dugu Ruwelleko adibidea, galdera anitz sortzen dituenak, lehena izanki subentzioen eta beren segidarena...
Eurohiriaren gaia zabala eta berezia izanik ere, hainbat ohar eta lan ildo atera dira Eurohiriaren taller huntan. Hogei bat presunek parte hartu dute talleran: besteak beste hautetsiak, profesionalak, ordezkari sozial eta sindikal desberdinak.
Azpimarratzekoa da parte hartzaileen ezagutza maila ainitza zela eta ondorioz, tallera Eurohiriaren liburu xuriaren aurkezpen labur eta, nahitarat, egin ahala objektibo batekin hasi dela. Ondotik, mahain inguru bat egin da. Horra zer nolako solasak atera diren arratsalde hartan.
Atelier honetan kultur lekuko alternatibak erresistentzia global batean nola integratzen ahal diren aztertu zen. Horretarako bildu ziren musika label independente baten ordezkaria (Skunk), Arrosako festibalaren sortzailetariko bat, Baionako elkarte baten arduraduna (Mix Arts factory), Atalante zinemako zuzendaria eta Indymédia Euskal Herria-ko ordezkari bat.
Dena saltzen eta erosten den mundu batetan, zerbitzu publikoaren nozio bera arrotz iduri du. Zerbitzu publikoaren gibelean diren zerbitzu, lokari, berdintasun, dohainikako baloreek, Liberazio denboran amestu paktu soziala zaharkituan oinarrituak, gaur egun anakronikoak dirudite. AGCSko akordioen menpe den ingurumen horretan, desagertzekotan den kategoria bezala kontsideratuak dira funtzionarioak.
Hiru lekokutasun desberdinen bidez, atelier honen xedea izan da Euskal Herria elklartasunezko ekonomia mailan duen dinamismoa erakustea.
Hizlaria : Julio, Solidari@s con Itoiz ekintza zuzeneko taldeko kidea
Ura jendekien bizitzarako ezinbesteko elementua da bainan historian zehar talde, erresuma edo nazioen arteko gatazka iturri izan da usu. Gaur egun podere ekonomiko, industrial edo finantziero indartsu batzuek ura bereganatu nahi dute benetako merkantzia bihurtuz. Funtsezko hautu baten aintzinean gara beraz : ura merkantzia arrunta bilakatzen utzi ala mundu osoaren ontasun amankomun hau elkartasun eta garapen eutsigarri baten printzipioen araberan kudeatu.