Lasserren gibelapen taktikoaren ondoren AHT-ren proiektua indar biziz itzuli da aktualitatearen lehen lerroan. Kamioien bidezko garraioaren kritika erabilia da burdin bide berriak justifikatzeko. Euskal Herri 2020 gogoetaldian Pirineoen zeharkatzeaz jarrera amankomuna ateratzeko saioa egiten ari den bitartean, Euskal Herriko Foro soziala kari, garraio azpiegitura proiektuen kontrako borroken bateratzeaz mintzatzeko parada izanen da bai eta ere garraioen gibelean dagoen garapen ereduaren kritika egin eta alternatibak aipatzeko.
LEIA, Lurra Zain eta CADE-ko militanteekin (azken hauek AHT-ari buruzko diaporama aurkeztuko dute).
Emazteen kontrako bortizkeria oraindik gutti ezagutua da eta ez aski kontutan hartua. Beste bortizkeria mota batzuekin bereizten duena : emazteak direlako pairatzen dute emazteek. Diskriminazioen kontrako borrokan, legeak funtsezko kuadro normatiboak dira, nahikoak ez badira ere. Bainan lurralde osoan aplikatuak izan behar dira eta mentalitateen eboluzioarekin batera ibili behar dira. Atelierran frantses Estatuan, espainol Estatuan eta Hegoa Euskal Herrian indarrean dauden legediei buruzko pundua eginen da eta mentalitateak aldatzeko ekimenak eztabaidatuko. Bortizkeri Sexisten kontrako Kolektiboak animaturik.
Parte hartzaileak : Maite Desbats APIAF elkartekoa eta emazteen eskubideen aldeko Hego Euskal Herriko militante bat.
La nécessité d’une décroissance matérielle devient le maître mot de nombreux courants politiques et altermondialistes. Jean Zin auteur de "l’écologie politique à l’ère de l’information" y voit un certain nombre de limites et s’attachera à les démontrer. Il évoquera également d’autres solutions possibles : la construction d’un système de production alternatif. Une analogie sera proposée entre alternatives de consommation et alternatives de travail en lien avec l’actualité politique.
(Aterbe eskubidearen eta atzerritaren sartze eta egonaldiaren kodigoa). Inmigrazio eta aterbe legedia aldatu zuen 2003ko Sarkozy legea onartu zenetik bi urte pasa direlarik, gobernuak erreforma berri bat egitea deliberatu du. Aldi honetan atzerritarrak prefeten kontrola gabeko podere eta auzapezen bidegabekeriaren menpe utziz, haien estatutuaren kontrako eraso suntsitzailea prestatzen ari da. Lege proiektuak gobernuaren filosofia aplikatzen du, hots, inmigrazio hautatua sustatu. Erreforma hau benetako haustura bat da zeren eta lehen aldikotz familiaren elkarretaratzea inmigrazioa pairatua bezala ikusia baita.
CIMADE-k animaturik, GISTI-ko lagun batekin (Groupe d’Information et de Soutien des Immigrés).
À sa création en 1984, le logiciel libre était une affaire de spécialistes. En 20 ans, il s’est imposé en douceur comme une alternative accessible et pratique. Il est aujourd’hui une référence même parmi ses détracteurs. Au contraire, l’huile végétale pure en est encore à une pratique de "spécialistes" malgré son intérêt écologico-socio-économique. Y a-t-il une méthodologie dans le cas des logiciels libres ? Est-elle applicable à l’huile végétale pure ? À d’autres projets ?
Les Développements Durables et Alternatiba.