Laurence Hardouin eta Daniel Romestant-en kontrako auziaren deliberoa heldu den asteazkenean, otsailaren 16an, jakinaraziko dute. Egun horretan juje batek paperik gabeko atzerritar bat defenditzea aizu den ala ez erabakiko du.
Ondotik, arratsaldeko 6ak eterditan bilkura bat iraganen da Atalante zine gelan atzeritarren defentsa kolektibo baten sortzeari buruz mintzatzeko.
Ontsalaz bilkuraren ondotik «Errances africaines» filma izanen da eta ondoren imigrazio eta Europa gotorlekuari buruzko eztabaida iraganen da.