Bere berezitasuna da, Euskal Herrian dauden esperientzietan oinarritzea. Alternatibak, kuadro teoriko batean aurkezten ahal baditu ere, eginkizun nagusia du jendarte zibileko eragile nagusiak elkarren harremanetan jartzea eta orain arte sektore jakin batekoak ziren ekintzak eztabaidaraztea.
Foro sozialak ez du indarrean diren elkarte, sindikata edota alderdi politikoen lekua hartzeko asmorik. Alderantziz, xedea du bertako eragileek burutzen duten lana agerian ezartzea, hau usu ez baita aski ezaguna. Helburua da, tokiko zenbait borrokek sistema sozio-ekonomiko nagusiari buru egin eta alternatibak sortzen dituztela erakustea.
Hona Euskal herriko Foro Sozialaren eginkizunen definizioa :
- urtero, mundializazio kapitalistari alternatibak proposatzen dizkioten tokian tokiko aktoreen elkartzeko gunea litzatekeen Foro Sozial bat antolatu.
- jakinean ez diren herritarrei, dauden ekintzen halako Ñerakuslehio alternatiboaì proposatu.
- egitura edota pentsamendu korronteen gainetik batzuen nahiz bertzeen ekimenen berri emaile izan.
- tokiko ekintzak, Foro Kontinentaletan edota Munduko Foroan eztabaidaturiko problematiketan berkokatu.
- Foroaren akten argitalpena eta hedapena obratu.
- bertze Tokiko Foroekin harremanak sortu eta elikatu.
- Euskal Herriko ekimen berritzaileen berri kanpoan eman, erresistentzi sare orokor batean sartuz.
- ordezkaritza bat igorri Foro Kontinentaletarat.
- behar izanez gero, behin behineko Foro bat antolatu, aktualitateari lotua.
- Euskal Herriko Foro Sozialaren eginkizunetan inplikatzeko gogoa lukeen pertsona oroei idekia izanen den egitura malgu batekin funtzionatu.