BRUNO CLEMENTIN CASSEURS DE PUB” aldizkariko sortzailea YVAN GRADIS, LE PUBLIPHOBE” aldizkariaren sortzailea eta RESISTANCE A L’AGRESSION PUBLICITAIRE” elkartearen animatzailea.
Autorik gabeko egunak, markarik gabeko sartzea, erosketarik gabeko eguna, telebistarik gabeko astea...ekintza horiek antolatzen dituen mugimendu orokorrago baten parte bat da.
Zein dira publizitate komertzialaren egiazko kalteak ? Eta zergatik ohartu gabean, zorrez beterik izateaz aparte, sistema horrekin kolaboratzen dugu?
Zergatik publizitatea eta marketinga hain emankorrak dira ? Nondik heldu da, ingurumena suntsitzen duten eta planetaren baliabideak xahutzen dituzten gauza gehienetan inutilak erostera behartzen duen poderea ? Horren kontra borrokatzeko hainbat talde sortu dira :PAYSAGE DE FRANCE, RESISTANCE À L’ AGRESSION PUBLICITAIRE, CASSEURS DE PUB et LA MEUTE (publizitate sexisten kontra) etc...
Errealitatea eta fikzioa nahasten dituen marketinga inkontzientearen etengabeko bortxaketa da. Publizitatearekin errealitatea ezabatzen da. Globalizazio liberalaren multinazionalek beren iraupenerako maila handiko baldintzapena garatzen dute. Dirutza ikaragarriak erabiliak dira. Erabiltzen dituzten medioak ezagunak dira : telebista eta zinemako publizitatea, sponsoring, karriketako afixa handiak, gutun untzietako publizitateak, irratietako soinu deiak... Bainan beste medio maltzurragoek jendekien integritateari erasotzen diote. Filmetan publizitate gordetua da : zigarretak, alkola, bankuko kartak, autoak, telefono mugikorrak...
Egunero pertsona baten zentzumenezko ingurumena 20 000 begiko estimulazio, 800 hitz eta 150 markek okupatzen dute. Mezu horiek herritarren kontzientzian sartzen dira ohartu gabean. Telebistan ikusten den indarkeria bezala da. Arrunta bilakatzen da eta haurrek usaia hartzen dute. Publizitateak inguratzen gaitu, setiatzen gaitu.
Emankorra izateko, marketingak kontsumitzaileen inkontzientea ikertu behar du, karrikan, telebistan, irratian, prentsan bai eta eskolan ere mezuetan murgilduak diren herritarren defentsak gainditzeko. Publizitariek, agentziek, enpresek, psikologo, semiologo edota zenario egileen jakitateak erabiltzen dituzte. Publizitariak jendearen erreakzioekin lan egiten dute hainbat teknikak erabiliz : iritzi inkestak adibidez, ez yaourta baten gustuari buruz baizik eta pertsonaren izpiritua zuzenki hunkituko duen mezuari buruz.
Zergatik hain indartsu da marketinga ? Jendeek beren pultzio eta desio legitimoen arabera erreakzionatzen baitute. Horrela multinazionalen publizitariek mugarik gabeko poderea badute. Publizitateak bi logika antagonikoren gainean oinarritzen da. Alde batetik jendekia, bere zentzumenezko erreakzio eta emozioekin. Bestalde erasotzailea (marketinga), emozio horiekin jolasten duena. Herri guztietako jendeen frustrazio, beldur eta desirak bilatzen ditu.
Estatu Batuetan eta Europan horren kontrako erresistentzia mugimendu herritarra sortu da.