Entrepresaren nagusiek antolatu likidazio eta krisia artifiziala, kasu tipikoa dugu Ruwelleko adibidea, galdera anitz sortzen dituenak, lehena izanki subentzioen eta beren segidarena. Tokiko podere publikoengandik posible diren opari eta diru laguntzak ( karguen kentzea, eremuaren saltzea Sonyri, horrek ondotik Ruwelli salduko duelarik) eskuratu ondotik, lekua husten du Ruwellek. Egin molde horrekin usatua da egitura: aktibitate epe motz baten ondotik, Baionan bezala, Suiziatik joan da eta Dinamarkan berdin jokatu du ere. Aldi oro, egitura tokiko podere publikoen benedikatzearekin instalatu zen, sos andana bat hunkituz.
Ruwell kasuak erantzukizunaren galdea pausatzen du ere:entrepresa nork du manatzen? Nor da egiazko jabea? Gero eta handiago diren nazioarteko egituretan nagusia ikusiezina dirudi eta ondorioz, egoera nahasia sortzen da: ezinbestekoa da jakitea nork zer egiten duen eta zer mailatan, eta bakoitxaren lekua beratxemaitea jende osotasun batetan.. Indar liberala horretan datza ere:jendeen zatitzea,langileen balioa sentsurik gabeko funtzioetan mugatuz eta horien izaitea ukatuz. Ondorioz, borroka antzuak, erantzukizunen bila. Langile kultura bat bersortu behar da: entrepresa bakoitxaren lekua. Langile formakuntza. Kanpoko filialetan zer pasatzen den jakinean izan. Harreman sindikalak azkartu. Ongi prestatua izan den† Ruwellen erortzea estatuaren edozein interbentzio ezeztatzen duen baina diru laguntzak galdegiteko beti prest den mundu liberalaren paradoxa agerian uzten du. Ondorioa harrigarria da: Ruwelleko arduradunak ihes egin eta, estatuak du asumitu behar. Bilana pausatzeko mementoan, berak ditu indemnitatea ordaindu behar. legeaz eskapatzen diren arduradun pribatuak ordezkatzen dituzte, interlokutore bakarra bilakatuz, era berdinean, Ruwell, ez dakigu nola, plan sozial baten kudeaketaz eskapatzen delarik ere.
Eraman borrokek ñlantokiaren okupazioa, Apirilaren 9tik amenaxa kimikoekin, interlokutoren biderkatzea, (tokikoak nahiz nazionalak ala europarrak), porrot egin dute. Langileentzat ez da ezer egina izan. Borroka juridikoek, maiz luzeak, lizentziatuen eguneroko errealitatea bazterrerat uzten dute. Sindikatuen papera bera ez da biziki argi, iduriz egoera minimimisatu dute. Galdera hau pausatzen ahal da beraz: nork ditu langileak egiazki defenditzen? Modernizatze legearen lege berriak ez zaie nagusiei osasun onean diren entrepresetan lizentziamendurik egitea eragozten.