2002ko edizioa

Euro hiria

Version imprimable

Sar hitza

Eurohiriaren gaia zabala eta berezia izanik ere, hainbat ohar eta lan ildo atera dira Eurohiriaren taller huntan. Hogei bat presunek parte hartu dute talleran: besteak beste hautetsiak, profesionalak, ordezkari sozial eta sindikal desberdinak.

Azpimarratzekoa da parte hartzaileen ezagutza maila ainitza zela eta ondorioz, tallera Eurohiriaren liburu xuriaren aurkezpen labur eta, nahitarat, egin ahala objektibo batekin hasi dela. Ondotik, mahain inguru bat egin da. Horra zer nolako solasak atera diren arratsalde hartan.

Liburu xuriaren aurkezpena

Eurohiria : Donostiatik-Baionarat: sarean antolatu nahi den 600.000 biztanleko europar metropolia.

Helburua : Eurohiriaren hiri-eremua, Europa mailako lehiaran kokatu.

Merkantzietarako bide espezializatu berria osatzea proposatzen da, atlantikoko intermodalitatearen komunikazioaren eta informazioaren plataforma osatuz.

Hortarako, azpiegituren mailan hainbat inbertsio proposatzen dira (horien artean trenbide sare berri bat eraikitzea). Bainan proiektuak orokorra izan nahi du eta ondoko arloak hunkituko lituzke : telekomunikazioak, unibertsitatea, osasuna, ingurumena (hondakinak, ura).

Bi jarrera posible

Euro hiriaren proiektu erraldoi hunen aintzinean bi posizio agertu dira tallerran:

  1. Lehenak dio guk nahi ala ez Eurohiria eginen denez, gure energia sartu behar dugula entseatzeko zerbaiten kokatzen horren baitan. Hots, egitasmoa hobetu.
  2. Bigarrenak dio argi gelditzen da proiektu hori logika ekonomista batekoa dela eta orduan gure aldetik merezi duen jarrera bakarra da, jarrera zuzen bat da, frontala.

Eztabaida gorria izan da horri buruz.

Bainan gero, gaia konkretuki barnatzearekin, adostasun zabalak izan dira egoera orokorraren analisian (liburu xuuriak zer dion, zertan ez giren ados, zer alternatiba aurreikusten dugun eta ondorioz zer lehentasun finkatzen dugun). Arloz arlo gauzatu den analisia da (erabaki guneak, infrastrukturak, serbitxu publikoak, soziala, ingurumena, ekonomia, nortasun kulturalak, hiri antolaketa). Ikus taula.

Hemendik goiti

Gogoeta huntarik atera den lehentasunezko lan ildo nagusia eta bakarra, da:

-  Erabaki gune ofizialen aintzinean, gure ìerreakzioî fasea gainditzea. Baita ere gure tresna konkretu baten eraikitzen hastea: IKUSTOKI EKONOMI SOZIALA deitu dena.



Forum Social Pays Basque - 11 rue Pannecau, 64100 Bayonne - contact@forumsocialpaysbasque.org - 05.59.25.79.62