2002ko edizioa

Kultur erresistentziak

Version imprimable

Adierazpen ala komunikazio logika ?

Gaur egun ohartzen gara kultura merkantzia bihurtzearekin, adierazpen pen logikaren garapen sano eta autonomoa trabatua dela. Logika hori mehatxupean bizi da (zabalkunderako leku batzuen desagerpena, label batzuen errekuperazioa, diru laguntzak kenduak), komunikazioaren logika, merkatuak konistatu eta aurkariak irensteko hedapen logika delako. Horrez gain, gustuen berdintze prozesu bat martxan da. Orain arte belaunaldi berriak soilik hunkituak direnez horren ondorioak ez dira oraindik neurtzen ahal.

Atelier honetan kultur lekuko alternatibak erresistentzia global batean nola integratzen ahal diren aztertu zen. Horretarako bildu ziren musika label independente baten ordezkaria (Skunk), Arrosako festibalaren sortzailetariko bat, Baionako elkarte baten arduraduna (Mix Arts factory), Atalante zinemako zuzendaria eta Indymédia Euskal Herria-ko ordezkari bat.

-  Skunk duela 12 urte sortu zen Hendaiako talde independente bat da. Taldearen helburua auto-ekoizpena izan da beti, bere labela sortuz. Virgin edo Universal argitaletxe handien logikaren kontrako bidea da. Bi disko argitaratu ditu eta gutun bidezko salmenta katalogoa sortu du, 15 herrialdetako 36 talderen arteko harremanak sortzen lagundu duena. Alderantzizko mundializazioa da. Horren bitartez artista, zizelkari eta elkarte anti-faxista batzuekin kontaktuak baditu. Denbora eta bitarteko eskasak dira topatzen dituzten zailtasunak. Taldearen partaideak musikaz bizi dira eta MEDEF-ek zalantzan eman nahi duen ì intermittents du spectacle î estatutua badute.

-  Euskal Herria zuzenean festibala ekitaldi kulturala egin nahi izan duen langile eta laborari talde bat da. Herriko kantaldiak antolatzeko ohitura zuten gazteek, bi kultura mota desberdinen arteko diferentzia deskubritu zuten : alde batetik Estatuko kultura, diruz lagundua, ìikusgarri politakî ekoizten dituena eta bestalde herriaren kultura, egunez egun asmatzen eta bizitzen dena. Hasieran elkarrekin lanean hartzeko eta ì l’Eurock des peuples contre la world company î izeneko proiektu kolektibo batean inplikatzeko prest ziren jendeak biltzea zen helburua. Holako proiektu batek jendearen politizazioa eta herritar kontzientzia bereganatzea laguntzen ditu. Gaur egun 900 bolondres ari dira festibala antolatzeko lanetan. Barnealdeko laborari nahiz hirietako gazteak nahasten dira. Urtero bolondres guztien biltzar nagusia eta afaria antolatuak dira. Antolaketa sistema horizontala da eta burutu beharreko lanak aldizkatzen dira. 2001eko urtean inolako diru laguntzarik gabe, festibalak milioi bat libera etekin atera du. ìInstituzioen boikota jasaiten dugu, guk baino lehenago ulertu baitute gure ibilmoldearen alderdi subertsiboaî. Etekinaren parte bat euskara edo komertzio zuzena bultzatzen duten elkarte batzuei emaitea deliberatua izan da.

-  MixArts factory artista eta sortzaileen arteko harremanak eta musikari gazteentzat entseiu saioak antolatzen dituen elkarte berri eta atipikoa dugu. Gaurko merkatutik kanpoko musika mugidak atxeman daitezke bertan : hip hop, reggae, etc. Prentsan argitaratu artikulu batzuen ondoren Baionako Herriko Etxeak mediatizazio handiegia salatu zuen, diru laguntzak kendu eta konzertu leku bat irekitzea ukatu zion elkarteari. Elkarteak talde anti-faxistei sustengua salbu, ez du engaiamendu politikorik. Ez du hedabideen arreta xerkatzen ez eta emaileen kontrolarekin lotuak diren diru laguntzak ere. Hala ere kontzertuak antolatu izan ditu txekiar, alemandar edo mekzikar talde batzuekin. Etekin ekonomikoa ateratzea ez da bere helburua. Sartzea 5 eurokoa da.

-  Atalante, " Cinema et Cultures " izeneko elkarteak kudeatzen duen " arts et essai " zinema sala bat da. Salako alokairua Herriko Etxeak pagatzen du. Frantzia osoan publiko gehien biltzen duen ekrana bakarreko zinema da. " Arts et essai " sail horrek fama txarra du : filma aspergarriak eta ulergaitzak omen. Produktore handiak aldiz, zinemak erakartzen dituen lau pertsona moten azterketa soziologikoan oinarritzen dira (Young Men, Young Women, Old Men, Old Women). Gizon gazteak (6 urtetik 16ra) jomuga errexak dira : ekintza ezarri behar da filmetan. Emazte gazteentzat aktore erakargarri bat gaineratu behar da. Gizon zaharrek (16 urtetik 30era) aktoresa famatuak maite dituzte bai eta buru hausterik gabeko istorio sinpleak ere. Azken mota, emazte zaharrena, konbentzitzeko zailena da : Roméo eta Juliette edo Titanic itxura izan behar du filmeak. Edozein filmeak errentablea izaiteko ezaugarri horiek bildu behar ditu. 30 urtetik goiti produktu deribatuen kontsumoa desagertzen denez, publiko horrek ez du inolako interesik zinemako industriarentzat.

-  Zinema independiente alternatiboak beste eremuak atxeman behar ditu. Inposaturiko kuadrotik ateratzeko irudiari buruzko hezkuntza bat beharrezkoa da. Merkatuaren legea segitzen ez duten filmeak bilatu behar dira eta horretarako, ekonomikoki ahulago den zinema bat laguntzeko ezinbestekoa da diru publikoa galdegitea.

-  Indy Média egitasmoa [1]] [2]] Seattle-n sortu zen, hedabide independienteen gune batek manifestaldiak segitzen zituelarik. Gogoeta, hedabide alternatibo ainitz etorri ziren Genovan jarraitu zen. Euskal Herrian ere holako tresna bat sortu eta errealitate bereziari egokitzea beharrezkoa agertu da, kultura eta hizkuntzaren ezagupena lortzeko. Indy Mediak informazioaren komerzializazioarekin eta pentsamolde bakarrarekin hautsi nahi du. Dohaineko informazioa eskaintzen du lau hizkuntzatan (frantsesa, euskara, espainola, ingelesa). Webgunea herritarren parte hartzeari esker ibiltzen da.

Hitz hartze horietan pundu amankomunak badira. : herritarren mobilizazioa sustatu, lokarri soziala berpiztu, mugimendu kolektiboak ber sortu, informazio, kultura edota festaren pribatizazioari buru egin. Esperientzia berezi horien arteko festa alternatibo baten antolatzeko ideia aipatua izan da. Piztuko ordezkariak lokarri soziala hautsi den eta informazio iturri bakarra TF1 den Ipar Baionako auzoetan festibala baten sortzeko proiektua aipatu du. Helburua herritarren inplikazioa lotzea da, indarkeria murrizteko, kontzientzia politiko bat eskuratu eta espazio publikoa beregana dezaten. Holakoa proiektu batean irudiaren tokia ere aipatua izan da. Beste aukera bat : holako festa alternatibo bat integratzen ahal dea Foro sozialean ?



Forum Social Pays Basque - 11 rue Pannecau, 64100 Bayonne - contact@forumsocialpaysbasque.org - 05.59.25.79.62