2002ko edizioa

Nolako zerbitzu publikoak euskal herrian

Version imprimable

Alde ez den ingurumena

Dena saltzen eta erosten den mundu batetan, zerbitzu publikoaren nozio bera arrotz iduri du. Zerbitzu publikoaren gibelean diren zerbitzu, lokari, berdintasun, dohainikako baloreek, Liberazio denboran amestu paktu soziala zaharkituan oinarrituak, gaur egun anakronikoak dirudite. AGCSko akordioen menpe den ingurumen horretan, desagertzekotan den kategoria bezala kontsideratuak dira funtzionarioak.

Funtzionario eta Zerbitzu Publikoeri buruzko hitzaldi liberala

Zer zaie leporatzen? Beren malgutasun eza, efikazitate eza, beren itxura zaharkitua ìmamutîantzerakoa, beren konpetitibitate eza eta kostua. Merkatu pean den mundu bat nahi dutenentzat,zerbitzu publikoa diru xahutze eta defizita iturria da. Funtzionarioak beren abantailak eta eskubideak buru belarriz defenditzen dituzten pribiliatuak bezala ikusiak dira.

Apriori horiei erantzuna. Krisia nozioa

Zer nahi erran arren, zerbitzu publikoak ez dira krisian; P. FRANCHESSENA (Sud PTT)k oroitarazten duen bezala, Postak, etekinak egiten ditu, France Telecomek bere garaian egiten zuen bezala, pribatua bilakatu den azken horrek 60milioneko defizita agertzen duelarik gaur egun. Beste adibide bezala berriki pribatizatuak izan diren burdin bide ingelesak har ditzagun: defizita, errepikatzen diren istripuak, errentagarriak ez diren geltokien desagertzea eta ondorioz jendeetaz ez axolakeria..., eri den zerbitzu publiko bat mirakuluzko pribatizazio batek salbatzen ahal duelako sinesmena zangopilatzen du.†Posta barnean, krisia baldin bada, baloreen krisia da, merkatuaren logikak sortzen duena. Etengabeki goraipatzen dituzten helburu komertzialen betetzea, Posta besteak bezalako banku baten bilakaraztea ...politika berriak lan osasunaren aldetik bere fruituak ematen ari ditu jadanik:langile depresiboak, estresa, laidostasuna, hemen ere arlo pribatuko egora idiliko berdinera- zointan langileak sekulan baino eriagoak diren- heltzeaz beldur izaten ahal gira.

Ez da beraz neo liberalek emaiten dioten sentsuan, krisia ekonomikorik bainan bai krisia morala bat, eskola ere zuzenki hunkitzen duena. Krisia horretan den merkatuko logikaren erantzukizuna garrantzi handi

Barreatuak diren erasoak bainan logika berdintsu batkoa

Zerbitzu publikoen merkatuaren eskuetan uzteak errendimendu eta konkurrentziazko ezinbesteko araudi ekonomikoeri obeditzen du: gastuak apaldu, errentabilitate eza saihestu hiritar-erabiltzaileen bizkar, dena on da zerbitzuaren sentsu bera saltzeko. Lan bideen lizeoaren adibidea, M. CHARTIERek azaldu diguna, adiarazgarria da: audit baten ondotik, ikastetxeak labelizatu (eskola barnerat entrepresaren hitzaldia saraztea azpimarratzen ahal da) eta ondorioz elkar konkurrentzian jartzea; horrela, Hezkunde Nazionaletik kanpo liratekeen errentagarriak diren formakuntzak elkartzea dute xedea, hots, nagusien interesen arabera eta kontrola pean eginen diren formakuntzak Notazio sistema Hezkunde Nazionalaren eskuetatik kentzeaz gain, Postan bezala proiektu horrek baserritar herrialdeetan errentagarriak ez diren formakuntza zentroak elkartzea du helburu, hori ikasleen kalteetan. Bi kasuetan, eskolarat edo postarat joaiteko kilometro gehiago egin beharko da.

Diskurtso liberalak dio ikastetxeak formakuntzaren beharrei egokitzeak hurbiltasunaren izenean egiten duela. Hurbiltasun ekonomikoa bai baina inolaz ere zerbitzu publikoen oinarria den jendeen arteko hurbiltasuna.

Eraso horien sakabanatzeak ez ba ditu erantzunak errexten, argi eta garbi merkatu legea inposatu nahi dutela argi da eta erne egon beh

Zerbitzu publikoaren aberastasunak defendituar

Iraganeko pribatizatzeen porroteak agerian uztea ez da aski eraso liberalegi erantzuteko. Zerbitzu publikoen balioa aintzinean eman behar da, batez ere zerbitzu horien kalitatea horietan aritzen diren jendeen aldetik; izan dadin eskolan, postan, ospitalean, pertsonen bizia da sistemaren erdian. Kalitate horrek esperientzia eta baldintza onetan egin behar den lanbide baten gainean oinarritzen da. Partehartzaile guziak ados izan dira lanbide nozioneak ondoriotzen duen exijentzia puntuaren gainean. Printzipio liberalen izenean exijentzia hori merke saltzeko nehor ez da prest. Funtzionarioek defenditzen dutenak, ez da hainbeste estatu bat, baizik eta lanbide bat, kalitatezko ideala baten gainean sustraitzen dena.

Lokari soziala, elkar aberastasuna kontzeptuak aintzinatzea garrantzitsua iruditu zaie parte hartzaileei. Horrela, P FRANCHESSENAk Postaren ìbanku sozialaîren funtzioa oroitarazi du. Nehork ez digu erraiten, pribatizatze orokorraren kasuan, baztertuak izanen diren pertsona horiek, gaur egun zerbitzu publikoetan, laguntza zerbait atxemaiten dutenak, zer bilakatuko diren.

Testu inguru horretan, balore soziala duten zerbitzu publikoak (horien langilego kopurua etengabeki bera joaiten delarik) posta, eskola, ospitalea ...bezalako, horien langile gero eta gehiago duten estatuko zerbitzuetatik (hala nola polizia, jendarmeak...) berrextea egokia da.

Proposamen konkretuetarat

Gogoeta ardatz bezala, beren zerbitzu publikoeri buruz erabiltzaile-hiritarren erresponsabilizatzea eta beren inplikazioa eta parte hartze zuzena aipatu da. Hor dugu ikastolen adibidea. Zerbitzu publikoen jardunaldien ideia proposatu da, lehen fase batetan diren beharren zerrendatze lana egongo lukeen lekuko Behatoki antzerako zerbait.



Forum Social Pays Basque - 11 rue Pannecau, 64100 Bayonne - contact@forumsocialpaysbasque.org - 05.59.25.79.62