Hiru lekokutasun desberdinen bidez, atelier honen xedea izan da Euskal Herria elklartasunezko ekonomia mailan duen dinamismoa erakustea.
Baina hori aitzin goazen elkartasunezko ekonomia zer den definitzera. Ondoko aipamenek kontzeptuaren idei orokor bat ematen digute eta ondorioz lekuko esperientzien irakurketa interesgarriagoa izaten lagunduko digute.
Jacques Prades : ì Elkartasunezko ekonomia erresistentzi gune bat da, horretan hurbileko harremanak berpizten xerkatzen dugu, jendeen artean, hemen eta orain Ö . Denaren gainetik, leihazko harremanen bidez zuzenduriko jendarte honetan, forma ekonomikoak hartzen dituen elkartasun bat da. î. directeur de recherche du GRESOC et du DESS de Nouvelle Economie Sociale à l’Université Toulouse le Mirail LIRES : ì ekintza ekonomikoetan inplikatzen den herritar ugarien multzoa da Ö Lurralde jakin batean kokatzen diren, ekimen kolektibo, partehartzaileetan oinarritzen da Ö Estatuak edota merkatuak konpontzen ez dituen gaiak bere gain hartzeko ... Ez da aitzinapenak eraginiko desmasien kritita soilan hasetu, ingurumena zaintzen duen tokiko garapen forma berrien agerpenean parte hartu du ... Bere perspektiba politikoa ekonomiaren demokratizatzean izaten ahalko litaike.ì Inter-réseau de l’économie solidaire, Le Monde du 30-05-2000
Jean-Claude Conjard : ì merkatua izatea baino gehiago, elkartasunezko ekonomia praktika bat da î. Administrateur díIéS (Inititatives pour une économie Solidaire, société à capital risque).
Culture et Liberté : ì proiektu guzien bihotzean pertsona kokatzen duen ekonomia da î. Alain Manacíh dans La Lettre de Culture et Liberté n°15, mai 2000.
CLEFE-ak eta Kolorez enpresa
Euskal Herriko CLEFE-en ezarpenaren bultzatzaile den eta Hemen elkarteko kide den Chantal Torrek, jarduera bat sortu nahi duten emazteentzat diren tokiko aurrezki talde hauen printzipioa aurkeztu digu. Xiberuko gazteentzako dauden CLEJ-en funtzionamendua elementu batzuk salbu, berdinan da.
CLEFE bat nahitarat zatiezina den aurrezki talde (club) bat da, 5 eta 30 lagunen artean bil ditzazke (gizon eta emazte). Kide bakotxak 12 hilabetez, hilabete guziz 5 eta 135 euros arteko zama bat aurrezten du. Urte baten buruan, dirua enpresa sortzaile emazte bati prestatzen zaio. Laneko kapital aktibo zirkulatzaile edota altxor beharrak finantzatzen ahal du eta ondorioz altxatzaile eragina jokatzen ahal du erakunde finantzario klasikoen ganat jotzen delarik, azken hauek enpresaren nahita nahiezko partaideak baitira.
Euskal Herrian, 15 tokiko aurrezki talde baino gehiago sortu dira 1997-az geroztik. Motatakoak dira :
edo CLEFE-a sortzen da proiektudun bat atxeman aitzin eta bere irizpide proprioak finkatzen ditu kandidatu bat finantzatu aitzin (Hendaiako Nanalana CLEFE-aren kasua) ;
edo proeiktudunak pertsonak biltzen ditu eta CLEFE bat muntatzen dute (Hazparneko Kolorez CLEF-aren kasua) ;
edo CLEFE-ak berak zer nolako proiektu bat finantzatu nahiko lukeenari buruzko gogoeta bat burutzen du eta proiektua kandidatu batekin ontzen du (Han&Hemen saltegia sortu duen BAM-eko Enborraren kasua).
Kolorez CLEFE-a 2001-eko udaberrian sortu da, Donamartiriko tindatzaile-dekoratzaile den Argitxu Garat-en proiektuaren inguruan. Argitxuk, bere enpresa eraiki du 2000-ko udazkenean eta CLEFE baten sortzea nahi izan du etxean lan atelier bat muntatzeko finantza laguntza bat izateko bai eta talde baten sustengu eta dinamismoaz lagundua izateko. Erran behar da Argitxuk bera EH-ko lehen CLEFE-etariko baten sortzean parte hartu izan duela : Hazparneko Txorta CLEFE-a.
Hona Argitxuri egin zaion elkarrizketa baten pasartea. ÑArras gustukoa nuen baserri eskualde batean plantaturiko emazte baten proiektua laguntzea, finantzatzea, horrek ainitz lagundu nau ereì. Nahiz eta konpetentzi eta nahikeri haundia izan, enpresa sortzaileek arazoak ukaiten dituzte, emazte gisa. Gehienetan Ñproiektu ttikiak dira, buraso oporretan diren, etxean suertatzen edo enplegu bat bilatzen duten emazteenakì, erran nahi baita Argitxuk dioene Ñdeusetik abiatuzì. CLEFE-n maileguaren kopurua edozein izanik ere, ez du diruak mundu hori mugitzen, baizik eta elkartasun lokarriak. ÑAbiatzen garelarik bakartasun haundian izaten gara gure urrats desberdinetan, dudatzen duguì. CLEFE-ko taldeak, gizonak eta emazteak, hor dago, zure inguruan. Ingurumen desberdinetatik datoz, arlo desberdinak menperatzen dituzte. Horiek hor direla jakiteak ... segitzeko gogoa ematen dizuì.
Xiberutar gaztez osaturiko AZIA elkartea dugu CLEJ-en abiadan. Helburua du, hiesaldi demografikoa eta berezko saldo naturala negatiboa duen Xiberuko gazteen partehartzea bultzatzea tokiko garapenean. Laborantza mutuala sozialarentzat burutu inesta batek honako oharpenak ondorioztatu ditu :
gazteria Xiberuari lotua da eta bere etorkizunaren axola du, nahiz eta lurraldea gaizki ezagutu (ekonomia, historioa, kultura) ;
diplomatu gazteek Ñherriaì utzi behar dute enplegu interesgarriak atxemateko.
Ondotik elkarteak 3 sailetan banatzen zen formakuntza bat muntatu zuan :
Azkenik, Aziak 2 clej sortu ditu :
lehena, 2000.ko martxoan, 15 euros hilabetekako 93 aurrezkigileekin. Bilduriko 16400 euroekin, 8 enplegu eragin dituzten 5 proiektu lagundu dira ;
bigarrena, 2002ko otsailean abiatu da eta 95 aurrezkigile kondatzen ditu.
Elkartasunezko esperientzia aipagarri honetan, lurraldearen nozioak zeregin garrantzitsu bat jokatu du.
Bagabiltza fundazioa 1988-an sortu da emazteen lanbide formakuntza 3 arlotan bultzatzeko : administrazioa, jantzigintza, osasungintza. Formakuntzak antolatu eta ondotik interesatuak izaten ahal diren emazteak atxeman ordez, Bagabiltzak bere baitako kideen jakinduria (70 profesionala : mediku, erakasle,... gehienetan bitarteko langabezian direnak) eskaera luzatzen duten emazteen esku ematen du. Bagabiltzaren helburua da zailtasunetan diren emazteeri enplegu bat atxematen laguntzea (konkurtsoetarako prestakuntza, formakuntza desberdinak), integrazio hobea ekartzen duen maila linguistiko zein kulturala minimo bat eskuratzea (idazketa, jostura, hizkuntza, dantza kurtsoak, hitzaldiak, bidaiak,...).
Lehen urtean 110 emaztek dute Bagabiltzaren jardueraz gozatu eta gehiengoak erabaki du bera ere elkartean partehartzea. Gaur egun Bagabiltzaren ekintza eremua Bilboaldea baina ainitzez zabalagoa da eta 12000 kide biltzen ditu ; emazteak (gehienak) bai eta gizonak ere. Elkartea bertze emazte elkarte batzuekin eskuz eskuz lanean ari da eta bertze herrietako zenbaitekin, kooperazio ekintzak burutzen ditu ere bai (Katalunia, Palestina, Ert Amerika,...). Gaur egun instituzionalek Bagabiltzaren jarduera ezagutzen dute eta herriko etxeek beren gelen erabilpena (eskolak, bilkura gelak) luzatzen diote eta geroz eta maizago deitzen dute formakuntzak antola ditzan.
Elkarteek, herri ainitzetan, adineko jendearentzat eguneko zentroen idekitzea bultzatu du bai eta ere ludotekarenak, haur eta nerabeentzat.
Atelierrako entzulegoa, inpresionaturik, jakin nahi izan du nundik ote zuten hainbertzeko dinamismoa. Satur aurkezlearen iritziz, emazteek konfiantza, esperantza berriz izatera lortzen dute. Bakoitzak (etorkina, euskalduna, espainola) dituen desberdintasunak lagun, taldeari zerbeit ekartzen diola sentimendua izaten du. Alegera haundia izaten da bilkuretan.
Denbora eskasez, zoritxarrez, eztabaida laburtu behar izan dugu. Entzulegoak, hala ere ekimen hauen ezagutarazteko, Euskal Herri osoan zabaltzeko beharrezkotasuna azpimarrazi nahi izan dute. Alabaina han hemenka biderkatzen diren praktika horiek pertsonari zeregin zentrala argia ematen diote eta biztanleriaren konzientzia hartzea.