Hizlaria : Julio, Solidari@s con Itoiz ekintza zuzeneko taldeko kidea
Ura jendekien bizitzarako ezinbesteko elementua da bainan historian zehar talde, erresuma edo nazioen arteko gatazka iturri izan da usu. Gaur egun podere ekonomiko, industrial edo finantziero indartsu batzuek ura bereganatu nahi dute benetako merkantzia bihurtuz. Funtsezko hautu baten aintzinean gara beraz : ura merkantzia arrunta bilakatzen utzi ala mundu osoaren ontasun amankomun hau elkartasun eta garapen eutsigarri baten printzipioen araberan kudeatu.
Euskal Herrian uraren problema usu aipatzen da, dela itsaso eta ibaien kutsadura, dela banaketarako prezio desberdinak, dela urtegi proiektuak.
Julio, Nafarroako Itoiz urtegi proiektuaren kontrako borrokan ari den talde bateko kidea dugu. Mundu mailako uraren arazoa aurkeztu du. Jendekiei ezinbestekoa zaien ontasun hau gero eta gehiago merkantzi huts bihurtzen ari da. Multinazional handi batzuk pribatizazio joera azkarra sustatzen ari dira. Multinazional horiek Estatuek lagundurik, ondorio ekologiko, sozial eta ekonomiko larriak dituzten alimaleko xantierrak irekitzen dituzte, interes berezi batzuen onerako. Hala nola, laborantxa industriala, kapitalismo finantzieroa, eraikuntza enpresa handiak, gobernuetako burokraziak. Uraren xahutze eta merkantzia bihurtzearen kontra alternatibak badaude.
Kontsumoaren apaltzea, teknika sinple batzuen erabilera (euriaren errekuperazioa, sortaz sortako ureztatzea, abandonaturiko lehengo sare batzuen erabiltzea). Frantses eta espainol politikak eta Euskal Herrian dituzten ondorioak (Iparraldean kutsadura, Hegoaldean ìPlan hydraulique nationalî delakoa) aurkeztuak izan dira bai eta Itoizeko urtegiaren kontrako borroka ere.
Lankian parte hartu duten zonbait pertsonak proposamen konkretuak presentatu dituzte :
Frantzian uraren multinazionalak lobby nuklearrari lotuak zaizkio. Uraren kudeaketa demokratikoa, dezentralizatua eta kontsumitzaileen parte hartzearekin, nuklear arotik ateratzeko xedea duen energiaren bestelako kudeaketari guztiz lotua da. Gainera, uraren eta energia berriztatzaileen tokiko kudeaketak enplegua sortzen du. Horri buruz elkarteek badute zer erran eta zer proposatu.
Uraren kudeaketa beste modu batez eramaiteko, ì ura denentzat eskuragarria eta denen ardurapean î printzipioen gainean oinarrituak diren lehengo eskubideak (erromatar eta germaniarrak) berreskuratu behar dira.
Uraren kutsadurari buruz, Aturri bokaleko uraren kalitatea maila kezkagarrira jaitsi da (ikus Aturri eta Nervion ibaiei buruz UPPA-k eginazterketa). Informazio horiek iritzi publikoari ezagutarazi behar zaizkio lehenbailehen, kutsaduren eta hauek eragin dituen sistemaren kontrako neurriak aldarrikatzeko. Eskolatik lan munduraino herritarren formazio eta informazio objektiboa (legeak xedatzen duena) elkarteen helburuetarik bat izan behar dira.
Uraren kudeaketan parte hartzen ahal da, ibai desberdinetako eremuetan uraren benetako parlamentuak diren Uraren Lekuko Batzordeak (CLE) sortuz edo bertan parte hartuz. Indarrean dagoen legeria baino urrunagoko erabakiak hartzeko parada emaiten dute. CLE delako horien funtzio nagusia, ibai bateko eremuan Uraren kudeaketa eta antolaketa eskema definitzea da. Hautetsiez gain elkarteak ere biltzen dira egitura horietan.
Ura eta ur zikinen garbiketa Herriko Etxearen esku gelditu behar dira eta enpresa pribatuen eskuetara pasa den lekuetan borrokatu behar da zerbitzu publikoa berriz bilaka daitezen.
Azkenik ondoko galdera egina izan da : posible ote dira merkantzia hutsa bihurtu gabe, uraren esportatzeko proiektu ekologikoak ?