2004ko edizioa

askatasuna eta jabetza intelektuala

Version imprimable

Aldaketa garai batean gira, aintzinamendu teknologikoek eraginik. Informazio partekatze eta komunikazio tresna berri batzuen erabiltzeko aukera ba dugu. Gero eta gehiago informatikak informazioa eta jakitatea atxikitzen, eremaiten, filtratzen eta eskuragarri bilaka arazten ditu.

Talde pribatu azkar batzuk, informazioa, jakitatea eta kulturari buruzko monopolioa berenganatuz, jakitatearen trukaketa eta hedatzea kontrolatu nahi dituzte.

Adibidez, logiziel argitaratzaile haundi batek (Microsoft) etxe eta enpresetako bulegoko ordenagailuen monopolio kasik osoa du.

Kasik monopolioa den egoera horrek informazioaren (eta jakitatearen) kontrola egoera bat ekar lezake.

Jakitatearen merkataritzatzeak, bere trukaketa librea trabatzen du.

Logiziel libreen mugimenduak ideia berriak eta alternatiba bat ekartzen ditu: « denenak izaiteko gisan brebetatuak » diren logiziel batzu, edo hobekio erran « anti-brebetatuak ».

Logiziel libreak kolektiboki eginak dira, transparentzia eta denendako eskukotasuna bezelako baloretan oinarrituz, eta haien iturri kodea (egiteko errezeta) denek ikusteko paradarekin argitaratua da.

Poliki poliki Logiziel brebetatuak ordezkatzen dituzte kasik eremu guzietan.

Hori ikusirik, Logiziel argitaratzaile haundiek Europar instituzioen bidez Logiziel libreen sortzea eta hedatzea trabatu nahi dituzte: EUCD (European Union Copyright Directive), logizielen brebeten legalizazioaren direktiba, bainan ere LCEN (Loi sur la Confiance dans l’Economie Numérique).

Haien logizielak standard bilaka arazi nahi dituzte, eskoletan sar araziz.

Logiziel libreen modeloa ez da informatikako eremuan mugatzen. Musika, literatura eta izpirituko obra guzieri ere hedatzen da.

Duela guti arte ezinbestekoak ziren diskagintzako «Major»-ak, interneten bidez obren hedapenak bazterrean uzteko punduan da. Haien kontrolaren legimitatea zalantzan jarria da. Haien izaitea epe laburrean lanjerran ezarria da. Ihardokitzen dute kopia pribatua legez kanpo uzten entseatuz, enpresa batek duen autore deretxoen jabetasunaren iraupena luzatu eta gero.

Logizielen eta bizitzaren brebetatzearen konparaketa interesgarri bat egin daiteke. Bi kasuetan, multinazional haundi batzuek monopolio bat eskuratu nahi dute jakitatearen elgar trukatze librea trabatuz.

Laborantxa biologikoarekin jokoan dena ere parekoa da. OGM produktoen komertzializatzea onartuz, janari mailako dependentzia antolatzen da.

Logizielen brebetatzea onartuz, dependentzia kulturala antolatzen da.

Helburua bera da: multinazional batzuek jendeen gain duten kontrola azkartzea.

logiziel libreak lau askatasun

Logiziel libre bat GPLek lizentziaturik zonbait askatasun ziurtatzen ditu.

  1. Erabilpena : Logiziel libre edozoin testuingurun, edozoin tokitan erabil daiteke.
  2. Azterketa eta aldaketa : Logiziel libre bat atzertu daiteke bere barne funtzionamendua ulertzeko, baieztatzeko, eta agian bermoldatzeko bakotxaren beharrei egokitzeko. Askatasun hunek iturrien disponibilitatea suposatzen du.
  3. Partekatu : Logiziel libre bat kkopiatua eta edonorrekin partekatu daitzeke.
  4. Hedapena : Aldatutako logiziel libre bat hedatu daiteke edonorri, askatasun berdin horiek baimenduak baldin bazaizkio.

Proposamenak

-  Bakotxak bere burua informatu, alternatiba libreak ezagut arazi (logizielak eta obra artistikoak).
-  Obra libreak sortu.
-  Hautetsi eta « poderedunen » ganat jo gauzak zertan diren jakin dezaten, erabakien horren arabera har ditzaten.

Loturak



Ikusi artikulu hau PDFez
Forum Social Pays Basque - 11 rue Pannecau, 64100 Bayonne - contact@forumsocialpaysbasque.org - 05.59.25.79.62