Ohar historikoa lehenik eta bein. Nazioarteko komunitatearen erreakzio eskasa dela kausa, mundu osoko herritar batzuek Palestinan tartean sartzeko misio pazifikoak antolatzea deliberatu dute. Urte osoan zehar pertsona batzuk Palestinan egoiten dira etengabe, Tsahaleko tankeek etxe partikularren edo olibondoen suntsitzea eragozteko, ikasle eta militarren artean sartzeko, Yanou-ko argindarreko sorgailua konpontzeko, beren presentziaz kontrola guneetan armadaren jokaera begiratzeko...
Lurraldeetan urte osoan misio batzuen presentziak eguneroko egoeran eragiten du : mundu osoko lekukoak Israëlgo politikaren aurrean txandakatzen dira.
Parte hartzaileen lekukotasunek, batzuetan frango gogorrak, eguneroko zapalkuntzaren errealitatea ulertzeko balio izan dute bai eta misioetako parte hartzaileen sendotasun psikikoaren beharra ere. Erakunde batzuek hiru eguneko formakuntza inposatzen dute abiatu aitzin.
Nola ikusten dituzte misioetako parte hartzaileak Palestinan eta Israëlen ?
Arabiarrentzat kasik ezinezko da misioetan parte hartzea : Palestinartzat hartuak dira eta israëldar zapalkuntza bete betean pairatzen dute. Ezin dira tartean sartu : Tsahaleko soldaduentzat ez dira europarrak.
Parte hartu duten pertsonek ("xuriak" beraz) Palestinar erreakzioak azaldu dituzte : bortizkeriaz eta egoera absurdo bezain jasangaitzaz harriturik diren kanpoko lekukoen begiradarik gabe, ahantziko lukete beren egoera onartezina dela. Begirada honen bitartez Palestinarrek beren duintasuna berreskuratzen dute. Halaber, aurriritziak hankaz gora ezarri behar dira ere : "xuriak" ez dira baitezpada Israëldarren alde. Erasotzaileen antza duten bisitari horiek harrika errezibitzen dituzten haur batzuen lekukotasunak.
Alderantziz, batzutan 17 edo 18 urteko Tsahaleko soldaduek maila bereko pertsonak bezala ikusten dituzte europarrak (beren balore eskala arrazistaren araberan Arabiarrak azpi-jendeak baitira) eta gaizki hartzen dute beren jokamoldearen salaketa. Eta nola ez aipa Tsahaleko soldadu gazte eta Estatu Batuetatik misioetan parte hartzeko etorri judu batzuen arteko buruz burukoa !
Palestinan inportanteena komunitatearentzat zerbait baliagarri egitea da. Errepresaliak sor litzaketen ekintza heroikorik ez beraz. Taldeko kideek ekintza pazifiko guztiak eztabaidatzen dituzte, palestinar arduradunen kontseiluekin . Aterabide desberdinak nahiz israëldar armadaren erreakzio posibleak aurrikusi behar dira. Bakoitza parte hartzeko libro da.
Elkarrizketa biziki aberatsa izan da eta denak mintzatu dira. Informazioa bildu nahi zuen partaide bat misio batean parte hartzeko interesatua zen.
Nola lagundu Palestinarrak eta tartean sartzeko misioak ?
hurrengo misioak finantzatzeko fondoa sortu
Jende eskubideak zapaltzen dituzten herriekin, Europar Batasuneko herriei tratu komertzialak egitea debekatzen dien (teorian bederen) legeari buruzko informazioa zabaldu.
behin eta berriz egoeraren berri eman.
"Justice pour la Palestine" mugimendua, Pannecau karrika, 11 64 100 Baiona