Arartekatze aberatsak, anitzak, eta bateratzaileak izan dira Euskal Herriko funtsezko giza eskubideen eta eskubide demokratikoen urrapen eta egoeraren kaxkartzearen aurrean, baina halaber muga egiten diguten bi Estatuen artean (Espana eta Frantzia) eta Europan. Eztabaidako parte hartzea oso aktiboa izan da eta hitz turnoak elkar banatuak izan dira, hitz hartze turnoak erabilitako antolakuntzari esker.
Gure oharrak eta galderak gure erantzunak baino anitzagoak ziren, hala eta guztiz ere ekintza ildo batzuk isladatuak izan dira.
2001eko Irailak 11ko atentatuetatik, segurtasun usaiak eta legedia mundu osoan sendotu egin direla ohartzen ahal gara. 2002ko Abendutik, errepresio eta poliziarekiko, malgutasun sozial handia eta arrangura gutxi dagoela ikus dezakegu Europar Batasuneko lege testuekiko, europar atxilotze agindua horren isladarik onena izanki jakinez herri batetik bestera ohiko extradizio prozedurak ordezkatzen dituelarik.
Zuzenbide funtsa hauen aldaketekin, polizia eta administrazioen arteko lankidetza baten eraikitze bat ikus ditzakegu, modu honetan nazional eta internazonal exekutiboei eskumen ikaragarriak eta historikoki ikusi gabekoak emanez.
Funtsezko giza eskubideen eta eskubide demokratikoen urraketen emendapenekin oso kezkatuak daude hainbat erakunde, batez geroz eta gutxiago jomuga diren populakuntzekiko: presoak, atzerritarrak, langile prekarioak, gazteak, baina baita ere elkarte militanteak, sindikalistak edo politikariak. Krimilitatearen aurkako borroka aitzakiatzat hartuta funtsezko eskubideak geroz eta gehiago urratuak dira: zirkulazio eskubidea, eskubide zibikoak eta politika ordezkaritza, elkar biltze eskubidea, adierazpena, errekurtso eta defentsarako zuzenbide eskubidea, eskubide sindikalak eta sozialak (manifestapenak, grebak). Ekintzak gero eta kriminilizatuagoak dira, gune publikoa geroz eta kontrolatuagoa edo ukatua dago, populakuntza babeste eta segurtatzearen aitzakiarekin. Hau dena, gardentasun demokratikorik gabe, gutxien ikus ditzakegun eta prekarioenak diren populakuntzen eskubideak aise murrizten dituzte.
Jakinda populakuntza horiek direla gainera xumeenak erresistentzia tresneekiko, baztertuenak, eta askotan komunikabideek eta gizarte zibila berak ere arreta gutxi eta baztertuta uzten dituztelarik.
Honi beraien indar ekonomoko ahula, zuzenbide administratiboaren konplexutasunaren astuntasuna eta aldakortasuna, beraiek sostengatzeko bolondres eza gaineratzen badugu guzti honi, ikus dezakegun panorama ez da batere zoriontzekoa...
Zuzenbide ezaren lekua izan da beti kartzela, baina 2001etik presoen egoera larriagotu egin da. Egoeraren hausnarketa larria egiten dute OIP-ek eta OBDH-ek; gartzela merezi duten delituen emendatze berria, kartzela beteegiak, gartzeletako elkar mintzatzeko uneen murrizteak eta beraiekin bat bis a bisen murriztea ere bai gartzeletako langile ezaren ondorio dela eta, harremanen kaxkartzea, gartzeletako matxinaden eta istiluen emendatzeak, guzti honen aurkako erantzun bakarra hasierako kondenen emendatzea da (kartzela kartzela barruan alegia), edo/eta baldintzapeko askatzeak kolokan gelditzen dira; artazi sendatzen murrizketa ere azpimarratzekoa da eta patologia psikiatriko larrien emendatzeak eta presondegietako buruaz besteak ere emendatzen doaz. Urte batez Baionako presondegian "prétoire"-etikekoko pasarteak emendatu besterik ez dira egin.
Presondegietako lanaz mintzatu beharko litzateke, jakinda ematen diren zenbakiak isladatsuak bait dira: Baionan, 130 presoentzat 17 lanpostu besterik ez daude. Azpi kontratutako lan hau 2,76 eta 2,99-ren artean ordaindua da orduko.
Gaineratzekoa da lan legedirik ez dela aplikatzen presondegietan, lan kontratu, ASSEDIC, gaixotasun eta elbarritasun laguntza eza nabarikoa da. Era berean preso politikoak egoera bereziak, ezin jasanak bizi dituzte, dispertsioa, eta familietatik urruntasunak bigarren bakartze bat bizi dute.
Gaur egun elkarteek bii aldarrikapen berezi dituzte: "pretoire"-etan abokatuen presentzia eta mintza gela min.
Auzoetako gazteak/ errepresio handiko brigada bereziak, GIR; itxitako zentroak; Sarkozy eta Perben I eta II legeak.
Atzerritarak/ kanporatzea baino lehen dagoen Hendaia bezalako aisialdi zentro administratiboetako egoerak eskasak eta apalgarriak; gero eta larritasun eta gardentasun osoko prozeduren ugaltzeak; errekurtso eskubide eza; abokatuentzako zailtasunen emendatzeak, gehienetan militanteak edo bolondres direlarik, gainera oso gutxi daude zuzenbidea oso astuna baita gai honetan.
Gaineratzekoa da populakuntzak duen informazio eza gai honekiko, guzti hau hedabideak ematen dioten oihartzun murritzarengatik da, etekinik ikusten ez diotelako alegian, ez dute aipatzen.
Ziurrenik etekingarriagoak dira Seguritate eza eta beldurraren diskurtsoak aireatzea.
Espazio publikoaren okupazioa berriro ere, hedabide independenteak sortuz.
Informatu: axolagabekerietatik eta gremioetatik ateratzeko beharra dugu.
Bakartasunaren aurka borrokatzeko elkarteengana , kolektiboengana eta sindikatuengana jo beharra, aurkitzen diren leku guztietan: edo ez badira bertan sortuz!
Elkartasun eta kolektibo ohiturak garatzeko zehazki antolatzea beharrezkoa da: erresistentzia sareak eta kolektiboak. (adb: Lille edo Marseille-etako paperik gabeko kolektiboak, intermittent kolektiboa, ETC...)
Mugimendu sozialan parte hartu, larrialditasunan edo kasuz kasu ez borrokatzeko gehiago... borrokak aitzinetik kontutan hartu beharra dago!
Parte hartzaile batek aipatu duen bezala "Asko gara!" eta horretaz ohartzeko garaia etorri zaigu.
Greba orokorra aipatua izan du ere beste parte hartzaile batek.