2004ko edizioa

klima larrialdia Euskal Herritik konpondu

Version imprimable

Klima arazo horri sail esberdinak lotuak zaizkio. Beste langietan landutako gaiekin besteak beste : auto eta kamioien garraioa (Behe- Nafarroko 2x2 autobide proiektua), ondarkinen kudeaketan (hainbat erraustegi proiektu).

Arazo hunen konzientizazio zabal eta mundialaren hastapena, 1992an Rion egindako konferentzian kokatu daiteke. Kyotoko (ez arras onartu ta errespetatua den) protokoloa sortu duena, planetaren berotzearen kausen murrizteko. Zergati nagusia gizon ta emazteen aktibitate, indar fosilen erabilpen eta berotegia sortzen duten gas karbonikoen zabaltzeetan oinarritzen da. Eta prebisioak, gutien alarmistak direnak ere, beldurgarriak dira, batez ere Txina, Brasil, Hego Afrika eta India, Europa bezala industrialki garatzen baldin badira.

Euskal Herrian, 1900tik hunat, tenperatura 1,2 gradoz emendatu da gogoan ukanez glaziazio garaietatik gaurko klima arte 5/6 grado ezberdintasun baizik ez direla. Gauzak ez badira aldatzen, 2050 urtean (bihar!), adibidez, Iratin ez legoke gehiago elurrik, ezeta 2030ean Gavarnin glaziarrik.

Gas karbonikoen zabaltzearen %47a etxeko erabilpenei lotua zaio (ur bero, elektrizitate, berogailu, pertsonen tokialdatzea,... ). Bakotxaren, enpresen eta instituzio politikoen aztarna ekologikoa ttipitzeko ekintza mailak ainitzak dira. Zonbaitzu azpimarratuak izan dira eztabaidan.

Gure neurrian

Autoz tokialdatze indibidualen %50a 3 kilometro baino gutiagokoa da. Elgarauto edo "Covoiturage" horrez gain, garraio kolektiboen (ta beraien frekuentzia) garatzea aipatua izan da --"Beskoitzen bizi naiz, ta huts egiten badut Baionarako egunean den autobus bakarra..." zion parte hartzaile batek. Eskualde baserritarretan, Lot eta Tarn departamenduetan, garraio sistema kolektibo berezi bat martxan ezarri dute, Kontseilu orokorraren laguntzarekin, hautu sistema batekin, erreserba zentral bat sortuz. Etxe ta lantokien arteko bidaietan, garai batez (duela 20 bat urte) enpresa haundiek berek antolatzen zutela oroitarazia da ; Grenobleko mikroelektrizitate enpresa bat aparkalekurik gabe ibiltzen da. Nagusien ardura eskatua izan daiteke... Haur ttipien eramaiteko eskolarat, Chalons/Saone hirian, "pedobus" sistema bat bada (gurasoak, aldizka, haurrak oinez laguntzen ditu). Baionan (pixka bat), Estrasburgon eta Nantesen (gehiago), hirien puntetan aparkalekuak daude, eta hortik garraio publiko bat antolatua.

Euskal Herriko hiri ta herriek, 100 hiri iniziatiba klima aldaketaren kontra txostenak dituen ekintza konkretuak uroski erabil ditzazkete. Hezkuntza ekintzetatik abiatuz (eskoletan,...), etxe eraikuntzetaraino --adibidez, Castres hiriko igerilekua sistema fotovoltaiko batekin osatua da.

Azken sistema hau etxe indibidualentzat ere baliogarri da. 10 m2 aski dira famili baten elektrizitate kontsumoarentzat. Finantzamendu publiko batzu badaude halako instalazioentzat, Alsazian bezala, eta hemen garatu daitezkenak. Partehartzaile batek proposatu du suskripzio publiko baten bulzatzea parke fotovoltaikoak sortzeko eta mutualisatzeko, Danimarkan egin duten bezala indar haizearentzat (parke eolikoen %75 danimarkatarren esku dagoela erraiten zuen).

Beste tresna eraginkor bezala, arma fiskala aipatua izan da (zergak ezarriz energien erabilpenetan). Bai eta ere Nafarroaren kasua: 2003an, elektrizitate eskaeraren %40a eolikotik datorrela erranez, bainan talde pribatuek esplotatzen dutela oroitaraziz.

Hainbat proposamen eta ekintza, gaur eta hemen aldarrikatzeko arazo larri honen konpontzen laguntzen ahal dugula, nahiz eta erronka nagusia mail mundialekoa gelditu.

Iturri ta harremanak

-  100 initiatives municipales contre le réchauffement climatique irakur daiteke sarean www.programme-privilege.org
-  Organbidexka Col Libre, Pannecau karrika, 64 100 Baiona



Ikusi artikulu hau PDFez
Forum Social Pays Basque - 11 rue Pannecau, 64100 Bayonne - contact@forumsocialpaysbasque.org - 05.59.25.79.62