2004ko edizioa

ondarkinen errausteari alternatibak

Version imprimable

Amerikanoek Viet-Namen erabilitako Liranja agentearekin edota Italian Seveso lantegiaren leherketarekin, dioxinek badute orain dozier potolo bat. Ondarkinentzako errauste lantegiek sortzen dituztenak berrikitan loditzen dutena oraino.

CADE kolektibokoek "erahilketa kimikoa" kalifikazioa erabiltzen dute errausketaren ondorioak aipatzen dituztelarik. Ingurumen eta osasun arazoak, baita ere ondorio ekonomikoak lekuko --5 miliar/bilioi euroko merkatua Estatu frantsesean. Euskal Herrian, laister hestekotan (ta beti gibelatua) den Bachefores-eko erraustegia dugu eztabaidan, eta ondorioz Bil ta Garbi elkargoak (Iparraldeko kasik herri guztiak biltzen dituenak) hartu behar duen erabakiarekin --erraustegi berri baten alde (edo ez) 2004 urte ondarrean--, problema pil-pilean dugu. Bestalde, Hendaia, Irun eta Hondarribiaren arteko konsorzioak erraustegi baten sortzeko (Gaintxurizketan) hartutako erabakiak, eta Gipuzkoako mankomunidadearen hautu berdinak, eztabaida eta mobilizazio inportanteak piztu dituzte Ipar zein Hego Euskal Herrian.

Azken urteetan, informazioak ez dira eskas --nahiz eta borroka ideologikozientifiko bizi bat egon adituen artean. Ez eta erreportaiak telebistan, hala nola Haute-Savoie eskualdeko erraustegi bati buruz (tailerran erakutsia izan dena) : dioxina-tasa beldurgarriak, artaldeen hilkintza, minbizien biderkatzea biztanlegoan,... Lokalki, Bachefores-eko erraustegiak "panak" kolekzionatzen ditu, nahiz eta teknizitate dirdiratsu batekin aurkeztu bere hastapenean. Novergie enpresa pribatu erabiltzaileak berak 21 ez-konformitate zenbatu ditu 1990 urtea geroztik. Kereila bat pausatua izan zen, baina "pozointze" nozioa ez da aiseki frogatzen, eta gisa guziz, prokuradoreak ez zion segidarik eman. Belaunaldi berriko erraustegiek ez dute funtsezko arazoa konpontzen.

Etxeko ondarkin tona baten errausteak aire kutxatua, 40 kilo refiom (toxizitate haundiko errautsak), eta 300 kilo (herena !) mâchefers (metal pizuko elementuz osaturik) ekoizten ditu. Grabeago, ondarkinen erraustea birziklatzearen kontra doa ("aberea" elikatu behar baita).

Alta hortan ere ez dago fatalitaterik. CADEk Alsaziako elkargo baten ("Les Portes d’Alsace", 15 000 biztanle) etsenplua aurkezten du. Han, ondarkin tona, konposta, hein haundiko bereizketa, biltze egoki, birziklatze ta bererabilpenari esker, 215 kiloko ondarkina bilakatzen da, elementu inerta eta ez toxikoz osaturik, lurpera daitekena. Hobeto, 20 urteko lan bati esker, elkarte ekologista eta eskolekin besteak beste, biztanle bakotxak urtean produzitzen zituen 450 kilo ondarkinetatik, 86 kilora jautsi da. Halako beste etsenplurik bada (Belgikan, Lorraine eskualdean). Eta ez baitezpada garestiagorentzat.

Ondarkinak iturritik murriztu

Bakotxaren ondarkinen bereizketak sor litzakeen arazoentzat (etxe haundi edo apartamendu ttipi batean bizi izanik), hor ere aterabideak badaude, adibidez imublearen mailako antolaketa eratuz (konpostagune komun batekin) edo Ondres eta Urdazuriko ibarran konpostagune indibidualak banatuz, kittorik.

Hala ere, onndarkinen lurperaketa ez da soluzio bikaina. Ondarkin hoberena, ekoizten ez dena baita. CADEk ondarkinak iturritik murriztea aldarrikatzen du. Hor, enpresen ardura azpimaratua da, batez ere produktuen gainestalki inflazionistan. Hemen ere tailerrak aterabide batzu landu ditu. Gainestalkiei zerga bat aplikatzea beren eliminaziogarritasunaren arabera proposatua da. Baita ere berinezko botoilen konsigna garatzea. Ekintza batzuen egitea aipatua izan da --eta geroztik egina--, "ken gainestalkia" 2004 ekainaren 12ko ekintza egunean supermerkatu batean ; 50bat lagunek erosketak egin eta erositako produktuen gainestalki inutil guziak bertan kenduak izan dira.

Bakotxaren ardura mahai gainean ezarria izan da ere. Paperezko mokanesen erostetik, berrikitan sortutako linjattipi garbitzaileetaraino, bakotxa aiseki ordezkatuak izaiten ahal direnean. Edo plastikozko moltsak errefusatuz (Frantzian 15/20 miliar urtero --Korsikan debekatuak izan dira eta Irlandan zerga bat ezarria izan zaie). Ardura indibidual bat konbentzitu daitekena ere, edo langundu, bakotxari zerga bat aplikatuz produzitzen dituen ondarkin kantitatearen arabera --alsaziar adibidean bezala.

Iturri ta harreman

-  CADE edota Ortzadar aldizkaria, BP 4 Mugerre, 64 990 Hiriburu
-  Comité natonal d’information sur l’incinération des déchets www.cniid.org



Ikusi artikulu hau PDFez
Forum Social Pays Basque - 11 rue Pannecau, 64100 Bayonne - contact@forumsocialpaysbasque.org - 05.59.25.79.62