2004ko edizioa

(Zerbitzuen komertzioari buruzko akordio orokorra) edo AGCS delakotik nola atera ?

Version imprimable

Akordio honen iturria oroitarazten du ATTAC-eko Chantal Boonek : 19994an GATT erakundea Komertzioko munduko erakundea (OMC) bilakatzen da eta zerbitzu publikoak ordu arte soilik merkantziak biltzen zituen zerrendari gehitzen dizkio : salgai bihurtzen ditu. Nola egin ? Zatika. Zatikatuak izanen dira eta errentagarritasun handiena dutenak liberalizatuak izanen dira, Estatuak, diru gutxien ematen eta pisu gehien dituztenak atxikiko dituelarik. Adibidez, arlo pribatuak burdin bidezko trafikoa bereganatuko luke, azpiegiturak Estatuaren esku utzirik. Zer gertatuko da Estatu batek atzeraezina omen den prozesu honetatik atera nahi badu ? Zerbitzu publikoko beste atal baten pribatizazioa ekarri beharko du negoziazio mahaira edota ordaindu. Kaliforniako adibidea hor dugu : argindarraren kudeaketa bereganatu nahi du berriz, etengabeko mozturak ekiditzeko asmoz. Horren truk presontegi eta hezkuntzaren kudeaketa arlo pribatuari utzi beharko dio.

Nork zer saltzeko gaitasuna ba ote du ? Europar Batasunaren esku daude ura, energia (Bartzelonako akordioak), garraioak eta telekomunikazioak. Estatu kideek eta EB-k eskuduntza partikatuak dituzte osasun, hezkuntza eta kultura alorretan. Jokoan diren dirutzak ikaragarriak dira : uraren merkatua 1 000 miliar dolarekoa da. Hezkuntzarena berriz, 2 000 miliar dolarekoa.

Uraren merkatuari doakionez, Jean Marc Lespade, eskualde honetan Mugerreko herriarekin batera, ZKAOtik kanpo deklaratu den Tarnoseko hautetsiak kontratuak ontsa gakotuak direla salatzen du. Bere herriak Lyonnaise des eaux enpresarekin duen kontratua 2010 urte arte ezin da hautsi. Alor pribatuarekin kontratu bat haustera menturatu den Castres-en adibidea aipatzen du. Jarraitu beharreko afera hau mugarri juridiko garrantzitsua bihur daiteke.

Véronique Lanquetin-Beauchamp, Mugerreko oposizioko hautetsiak ZKAO-ren ondorioei buruz jendeak nahiz hautetsiek duten ezagutza eskasa deitoratzen du. 2003ko uztailean tokiko hautetsiei luzatu zien deialdiak ez du segidarik izan. ZKAOtik kanpo deklara daitezen, herri eta lurralde kolektibitateei buruz kanpaina bat antolatzea aipatua izan da. Halaber beste proposamen batzuk ere atera dira : Eskualdeetako presidenteei jarrera bat hartzea galdegin, Baiona erreferenduma bat antolatu edota Seignanx-eko geriza sozialaren erresistentzia komitearen ildotik, ekimen kolektiboa abiatu.

Liburu eta helbideak

-  www.urfig.org, Raoul Marc Jennar-en testuak.
-  Agnès Bertrand eta Laurence Kalafadidès, OMC, le pouvoir invisible, Fayard, 2002.
-  Louis Weber, OMC, AGCS : Vers le privatisation de la société, Syllepse, 2003.
-  Attac, Remettre l’OMC à sa place, Mille et une nuits, 2001.



Ikusi artikulu hau PDFez
Forum Social Pays Basque - 11 rue Pannecau, 64100 Bayonne - contact@forumsocialpaysbasque.org - 05.59.25.79.62