2004ko edizioa

sexuarekiko bestelako harreman sozialak izan daitezkea ?

Version imprimable

Foru sozialen helburua, bestelako mundu baten eraikuntzaz gopgoetatzea da. Gure antolakuntza garaikide moldetik hain desberdina den euskal mundu tradizionalak erakusten digu hori posible izan zela eta beraz izaten ahal dela (1 ikus nere ohar pertsonala).

Lehen lehenik, A.M Lagardek euskal antolakuntza sozialaren adibidea azaldu digu ; gaurregun arte bakarra izan dena mendebaldeko historio antropologikoan, ez baita emazteen trukaketan oinarritzen, Claude Lévy-Straussek hau unibertsala zela bazioen ere. Lan talde honetako partaideak sexuarekiko bestelako harreman sozialetaz gogoetatzera gomitatuak izan dira : gizon eta emazteen arteko berdintasuna nahi ote dute ? Zer nolako berdintasuna ? Sexu bakarreko mundua ? Nolako mundua litzateke ? Sexuak desberdindu ? Baietz erantzuten bada, nola desberdindu ? Humanitatea nolakoa zitekeen gaurregungo desberdinketa ez balitz izan ?

Ohidurazko euskal jendartea
-  Premugo osoan (Premua -neska ala mutikoa- da ondokoa eta etxea eskuratzen duena)
-  Etxeko belaunaldi desberdinen arteko elkar bizitzan eta etxearen kudeantzan (buraso eta seme-alaba ezkonduaren arteko berdintasuna) oinarritzen da.

Molde honetan sexuen eta belaunaldien arteko egiazko parekotasuna errespetatua da. Antolakuntza ez da jende baten edo bestearen inguruan eraikitzen Etxearen inguruan baizik. Etxearen izena da belaunaldien arteko lotura egiten duena eta Etxeko premuak du segida segurtatzen. Beste haurrak, neskak nahiz mutikoak etxetik joaten dira eta beste etxe batetako premu batekin ezkontzen dira. Sexuen parekotasunean, desberdintasuna hizkuntzaren bidez segurtatua da, tokanoka formen erabileran : hitzegiten denari edo n edo k formak sartuz mintzatzen da, haren sexuaren arabera . (Euskal hizkuntzan ez da sexu baten edo bestearen menperakuntza ez da agertzen). Bainan n edo k erabiliz badakigu hizlaria neska ala mutil bati ari den.

M.Metsok finlandes hizkuntzan ber gauza gertatzen dela dio. Honek, sexuen arteko harremanetarako bestelako elgar ulertzea bultzatu duela eta finlandiako emazteek ez dute iraultza feminista baten egitearen beharrik izan dio. Honek sexurik gabe jendarteaz hitzegitea posible dela dio, Marxek klaserik gabeko jendarteaz zion bezala, egitura menpetzailerik gabeko jendartea beraz. Haren ustez, ez liteke ile hori ala ile beltzen arteko desberdintasunaren gisara, gizon ala emazteen arteko desberdintasunik izan behar.

Emazteek Diote elkarteak erabilia den hiztegiari adi-adi behatzen duela dio -euskal feministek ez dute "gizarte" hitza onartzen, erroa gizon (gizon = homme) hitzan kokatzen baita eta jendarte erabiltzea gomendatzen dute (jende = les gens). "Ezkontza" instituzioaz ere gogoetatzen dute, emazte frangok ezkontzan baitute bortizkeria jasaten. Bestalde, ohidurazko euskal jendarteaz ere dudak agertarazten ditu eta honetan den aberastasun banaketan eta amodiozko harremanetan : Etxea bera, dirua eta poderearen adierazle baita.

Eztabaida bizia

Ondotik, eztabaida hasten da. Ohidurazko euskal jendartean aipatua den sexuen arteko harremanak ihardokitze ezkorrak izan ditu. Orduan, apezek XVII. mendean toka-nokaren kontra eta sortu berriak, herrietako erregistroetan aitaren deituraren pean eta ez gehiago Etxearen izenaren pean deklaratuak izateko borroka aipatua izan da. Errana izan da ere Euskal sistema ez zela zuzena premuak ez zirenak deus gabe uzten baitzituen. Ohar honi hauxe ihardetsia izan zaio : hauek beste Etxe batetako premua hartzen zutela senar edo emaztetzat eta beraz, Etxe horretako jabe bihurtzen zirela. Sortzeen kontrolak, batzutan sorgintzat jotzen ziren emazte batzuen laguntzarekin egina zena, aran eta premu edo besteen arteko parekotasun demografikoa zaintzen zuen. Parte hartzaile batek ohar hau egin zuen : XVIII. Mendean, Urruna eta Angeluko herriek emazte bat izendatu zutela Lapurdiko Biltzarrean (Nobleziak eta Eliza ordezkariek parte hartzen ez zuten herri biltzarra) herri hauen ordezkari izateko bainan Biltzarrak hautu hauek ezeztatu zituela. Ezeztatze hau gizon eta emazteen arteko aspaldiko berdintasunaren lekuko da bainan erakusten du ere kristinaismoak duela aitari lehentasuna ematen.

Ohar hauek dudan emanak izan dira : ez zena esku langile kopuru azkarra behar etxaldean lan egiteko ? Eta zer pentsa, armara , apez edo seroratzera, edo herritik kanpora joan behar izan dutenetaz ? Orduan, aipatu da etxaldeak ez zirela hain handiak eta lan bortitzentzat, beste herritarrek ekartzen zuten laguntza. Premu ez zirenen kopurua handitu da Elizak sortzeak sustengatu eta bultzatu zituelarik.

Solasaldian, hizkuntza arazoak aipatuak dira : hitz edo erramolde batzu feminisatzeko indarra egin behar da. Hizkuntzak, bizi moldean nahiz errealitatean eragiten du.

Desadostasun pundu bat agertzen da : sistema kapitalistak sexuen berdintasuna nahi du, desberdintasuna ekoizle edo kontsumitzaileen artean baizik ez egiteko. Sexuen arteko berdintasuna - desberdinketaren baldintzetaz aritu gabe- nahi izatea, mugimendu feminista batzuk nahi duten bezala, ez ote dea sistema kapitalistaren bidea jarraikitzea ? Egin behar den galdea : nolako jendarteak du sexuen arteko ezberdinketa eza eragiten ahal ? Sexu ezberdinketak hierarkia ekartzen ahal ote du ? Sexu desberdintasunen ezabaketak, sexuen arteko menperakuntzarik gabeko jendartea izanen ote du ondoriotzat ala jendarte homosexual edo jendarte errobota bati buruz eramaten ote du ?

Lan talde honetan beste hainbat gaien aipatzen hasi dira bainan denbora eskasez ezin izan da erantzunik ekarri : zergatik emaztearen irudia konsumismoari hain lotua da ? Publizitatean, zer erran nahi gizonak nahiz emazteak erabiltzea konsumitzera bultzatzeko ? Zein da gaurko kirolean balore liberal eta gizon baloreen eranahia ? Zergatik, gaurko neska gazteen belaunaldiek feminismoaz ez dute deus jakin nahi ? Parekotasunaren aldarikapenak alderantzizko ondorioak izan ditzake (adb. : gaueko lana). Hizkuntzari begirakada bat eman dezagun : zergatik, "affirmative action", ingles hitzak kutsu ezezkorra adierazten du "discrimination positive" frantses itzulpenean ? "Quota" hitzak ez ote du hazkuntza hitza gogorarazten, berdintasuna gogorarazteko orde ? Nola eraikitzen ahal ote da gizon- emazteen arteko berdintasuna gizona modelotzat duen mundu batean, gizonen artean den desberdintasuna bazterrera utziz ?

Gai honetaz aritzeko jarraikian bilduko den taldea osatzen ahal liteke. Euskal Herriko Foru Sozialarekin harremanetan sartu 05 59 25 79 62 telefonora deituz.



Ikusi artikulu hau PDFez
Forum Social Pays Basque - 11 rue Pannecau, 64100 Bayonne - contact@forumsocialpaysbasque.org - 05.59.25.79.62