2004ko edizioa

« À nous de choisir » Suzanne Körösiren filmari buruzko lankia

Version imprimable

Suzanne Körösiren filmak nagusi diren pratikei aurre egiten die eta jokamolde ekonomiko alternatiboen forma desberdinen panorama presentatzen digu :

-  Tokian tokiko bidezko komerzioko experientzia baten presentaketa: laborantxa arloan, ingurumena errespetatzen duten pratika produktibistak; eroslearengandik kontsumitzailearenganako harreman bidea ahal bezain laburra
-  Artisans du Monde elkartearen aurkezpena: Ipar-Hegoaren arteko bidezko komerzioaren balore, pratika eta ekintzak
-  Max Havelaar elkartearen aurkezpena: horrek, zabalkuntza handiaren dendetan salgai batzuei, bidezko komertzioaren ziurtagiria ematen die Eginbide horren alde onak baita mugak ere agerian emanak dira.
-  "De l’éthique-sur-l’étiquette" kolektiboaren aurkezpena, komerzio etikoaren azalpena. Harek ez du bidezko komertzioak bezala zuzenki eragiten salmenta prozesuan, zabalkuntza handiko entrepresei dei egiten die haiek beren hornitzaileak behartu ditzaten langileen lan baldintzak hurbiletik begiratzea ( kirol jantzi ekoizleen kasua lekuko). Hortarako, salaketa eta kontzientzia hartze kanpainak antolatzen dituzte
-  Bidezko turismoa zer izaiten ahal den aurkezten digu
-  Elkartasunezko finantzia eta aurrezki esperentzia baten aurkezpena.

Lanki honetako hamabost bateko partaideek eztabaida bizia eraman dute filmak sortzen dituen galdera zonbaiten inguruan : zergaitik bidezko pratika horiek ez dira gure jendartean hainbeste zabaltzen? Kaltegarria izan arren zergatik da zabalketa handia hain nagusi? Erantzun desberdinak proposatuak izan dira : mentalitate eta ohiturren pizua, erosteko ahal murritza, ekoizpenen eskuratzeko errestasuna, hautuen aniztasuna, arlo mediatikoan etengabeko komunikazio kanpainen eragina, etab...

Lantaldean aipatuak izan diren beste gaiak: bizi ekonomiko eta sozialaren tokian tokiko errealitatean berkokatzea, zirkuitu laburreko ekonomia pratikak, bidezko komerzioko aktoreek eskaintzen duten garantia (zertan fidatu salgaiaren "bidezkotasunaz"), bidezko komerzioko tokian tokiko sustatzaileen arteko lan amankomun baten beharra, adibidez Foroarerin batera ireki zen "Bidezko komerzioaren hamabostaldia"-rekin ?

Azkenik, eraman den eztabaidak A nous de choisir filmaren tituluaren ambiguitatea agerian utzi du : dudarik gabe, norberak bidezko komerzioa edo antzerako pratiken hautua egin lezake Bizkitartean, eguneroko bizian, publizitatearen eta nagusi den komerzioaren eskaintzen eraginez, posibilitate hau tipitua zaio jendeari. Gutariko bakoitxak alde bat ala bertzea "hauta" lezake baina, konkretuki, gehienetan, zer bide hautatua da? Horregaitik bidezko ekonomiaren aktoreen papera ezinbestekoa da, ez baitu beste nehorrek lan hori eramanen.



Ikusi artikulu hau PDFez
Forum Social Pays Basque - 11 rue Pannecau, 64100 Bayonne - contact@forumsocialpaysbasque.org - 05.59.25.79.62