2004ko edizioa

bidezko komertzioa eta zabalkuntza handia kontradikzioa ?

Version imprimable

Lan talde hortan, lehenik, Les coulisses de la grande distribution (Albin Michel, 2002), Christian Jacquiau-ren liburuaren presentaketa egina izan da. Gaur egun, Frantses estatuan diren 60 milioi kontsumitzaile eta kontsumorako ontasunen ekoizleen (7O 000 industria entrepresa eta 4OO OOO etxalde) artean, behartuak diren 5 eros zentrogune aurkitzen ditugu.

Idazlearen arabera, egoera honek alderdi ezezkor ainitz baditu Ezen, saltzea helburua duten makina handi horien logika honelakoa da : medio guziak on dira mozkin gehiena ateratzeko Hala nola, industria edo laborantzako hornitzaileengandik prezio apalena eskuratzea bezeroei aldiz ahal bezain kario saltzen zaiolarik, funtzionamendu gastuak ahal bezain bat tipitzea (langilegoaren kostua arinduz besteaz beste), arduradun administratibo nahiz politikoengandik horien borontatea betetzen dituzten neurriak lortzea (adibidez, idekitze edo handitze baimenak), horien lortzeko medio ilegalak erabili ba dira ere.

Beti idazlearen ustez, zabalketa handiaren komerzio pratikak ondorio izugarriak dituzte tokian berean baita kontinante eta kontinanteen arteko salmentan ere. Prezio apalak, hala ez badira ere, salmentarako argudio nagusia, kaltegarri gertatzen dira hainbat arlotan, hala nola: langabezia eta enpleguen prekarizazioaren kalte- ordainetan, ingurumenaren kalte-ordainetan (merkantzien garraiatzea kamionez, bezeroen harat hunatak, laborantza intensiboa, ondarkinen tratamendua enbalajea), ustelkeria, lan baldintzen txartzea Hegoko herrietako sail handi eta lantegietan. Ororen buru, kontsumitzaileendako prezio apalak izigarri kario ordaintzen ditu jendarteak.

Idazlea baikor agertzen zaigu hala ere, bere iduriko beste komertzio bat bidera daiteke etikaren lehialtasunean oinarritua: prezioen gardentasuna, zabaltzaileen merkataritzako egiazko marjina agerian utziz, sal neurria ekoizleen esku utziz, legez kanpo ireki saltegiak zigortuz, saltegi etikoen promozionea eginez, ekoizpena tokian berean sustatuz, laborantzako produkzioa berbideratuz, etab...

Bigarrenik lankian eztabaidatu dugu Max Havelaar elkartearen zeregina: bidezko komertzioa ziurtagiria ematea salgai batzuei saltegi handietan, dudak ere agertu dira, azaren zainketa ahuntz bati utz dakioke? Ezbai, iritzi ezberdinak azaldu dira: alde batetik bidezko ekoizpenak salgai ematea zabalkuntza handiko guneetan merkatua irekitzen dio publiko zabalari, Hegoko ekoizleen probetsuko. Bestaldetik ziurtagiri hori mugatua zaie kontsumo handiko jan-edari bakar batzuei, errekuperazio eta okertze bideak zabaltzen ditu, bidezkoa baino mozkin handiko komertzioari bidea ireki dezaioke. Kasu guzietan, gogoeta lana beharrezkoa da, Ipar-Hego nahiz tokikoa jokamolde ekonomikoen kritika eta salaketa ekitaldi politikoetan obratu behar da.

Max Havelaari buruzko eztabaidaz baliatu dira zuzenezko komerzio edo ekonomia alternatibo arloan jadanik inplikatuak diren 2O bat partehartzaileak galdera orokorragoak pausatzeko : Zer nolako projetu amankomunak eraikitzen ahal dira? Zer nolako harremanak denen artean ? Lehen erantzun bat emanan izan da : zuzenezko merkatu baten ideia eta horren lantzeko berriz biltzea erabaki da.



Ikusi artikulu hau PDFez
Forum Social Pays Basque - 11 rue Pannecau, 64100 Bayonne - contact@forumsocialpaysbasque.org - 05.59.25.79.62