Euskal Herriko Foro Sozialeko Laguntzaile Batzordea, nahi duten mailan eta nahi duten bezala parte hartuz, Foroaren interesa, pisua eta dinamika indartu nahi dituzten egituren bilgunearen izena da.
Laguntzaile Batzordea beraz, zerrenda informala da. Euskal Herriko Foro Sozialeko antolaketa batzordeari idatziz (ikus beherago papertxoa) jakinarazi dioten elkarteak, sindikatak, militante kolektiboak, hedabide alternatiboak edo beste (alderdi politikoak izan ezik), biltzen ditu.
Laguntzaile Batzordeak, barne biltzen dituen egiturek kontrako erabakia hartzen ez duten bitartean, ez du egitura formal, bulego edota Biltzar Nagusirik. Printzipio hauek dute definitzen.
Laguntzaile Batzordeko partaide izaiteak Euskal Herriko Foro Sozialeko printzipio eta misioekin ados izaitea erran nahi du (2002ko ekaineko lehen Foroan onartuak izan ziren)
Batzordearekin atxikimenduak iraunen du batzordeak iraunen dueno edo egiturak batzordetik ateratzea deliberatu arte. Horretarako utzi nahi duen egiturak Foro Sozialeko antolaketa batzordeari idatzizko jakinarazpena helarazi beharko dio.
Laguntzaile batzordeari atxikimendua adierazten duten egiturek ondoko hiru engaiamenduak hartzen dituzte :
Neoliberalismoari tokiko alternatibak sortu eta eztabaidatzeko gune bezala Foro soziala publikoki sustengatu (prentsaurreko batean parte hartuz adibidez).
Foroaren publizitatea (eguna, egitaraua) beren kideen artean zabaldu.
2004ko Foroaren antolaketarako 20 € diru laguntza eman
Bestalde Laguntzaile Batzordeko partaideek ondoko engaiamenduak ere har ditzakete :
Foroaren karietara atelier bat proposatu edota animatu
Sistema neoliberalari alternatibak presentatu
Hizlari bat edota filma bat ekarri
Erakusketa bat aurkeztu
Beren aktibitateei buruzko informazio mahai bat atxiki
Foroaren karietara kultur animazioa proposatu edota antolatu
Egiturako kideei Foroko eztabaiden bilduma saldu
Foroaren antolaketari laguntza ekarri (dirua, materiala, bolondresak)
Foroko antolaketa batzordeari ideia eta proposamenak egin
...
-3- Foroko antolaketa batzordearekiko harremanak
Foroko antolaketa batzordea pertsonez (eta ez egituretako ordezkariak) osaturiko 1901eko legearen peko elkartea da. Parte hartu nahi duten guziei irekia zaie eta bere ibilmolde eta helburuak estatutuetan xedatuak dira. Antolaketa batzordea Foroaren antolaketaren ardura eta erantzukizuna atxikitzen ditu (lekua eta egitaraua finkatu, proposamen desberdinen arteko hautuak...).
Munduko nahiz kontinenteetako Foro sozialak bezalaxe, Euskal Herriko Foro sozialak bestelako mundializazioaren aldeko militanteentzat eztabaida gunea izaiteaz gain, etengabe aintzina doan prozesu sozio-politiko bat islatzen du, hala nola : alternatibak eta helburuak definitu, sozial indarrak metatu, sistema kapitalista neoliberalaren kontra eta beste mundu bat eraikitzearen aldeko borrokak uztartu.
Euskal Herriko Foro soziala sortu eta abiatzea posible egin duten gaurko antolaketa moldeak (antolaketa batzordea eta laguntzaile batzordea) aldatuz joan daitezke, proiektuaren inguruan indarrak eta egiturak bildu arau. Deus ez da betirako finkatua, Proposamenak oro haizu dira. Foroko printzipioetan oinarrituz aniztasuna beharrezko da.