Gizonek gizonentzat antolatu jendarte batetan bizi garela ohartuz geroz, emazteen borrokaren dimentsioa nola hartu kontutan, mugimendu altermondialista berak eskema sexistetik aterazeko zailtasunak dituelarik (foru sozialetan ere emazteen hitza bahitua da).
Gai horren elikatzeko, lan taldearen animatzaileek Djamilah, Boulevard des Potes elkartearen kide eta Ni putes ni soumises ibilaldiaren partaide dena gomitatu zuten, imigraziotik heldu diren emazteei gutien entzuten direnak - hitza emaiteko. Lan taldean zirenek hortan parte hartzeko motibazio desberdinak zituzten : Militante feministak, berriak ala aspaldikoak, konbentzituak direnak. Eztabaidatu, ideiak gurutzatu, edota kezkagarriak atxemaiten dituzten egoereri erantzunak (norberarenak ala amankomunak) atxemaiteko hor zirenak. Gaiarentzat kuriositatea, interesa dutenak eta xehetasun eske etorri zirenak.
Djamilhak Ni putes ni soumises ibilaldiaren experientzia kontatu digu. Ibilaldiak emazteek auzoetan bizi duten egoera gero eta larriagoari erantzuna izan nahi zuen (sexu miseria, ghetorizazioa, bortxaketak, ixiltasunaren legea...), auzo hauetan « emazteen ordez hartzen delarik hitza ». Horrela explikatzen dute egoera honen zergaitia : auzoetako gizonak, diskriminatuak izanki eguneroko bizitzan ( lanean, kulturan&), zapaldua izaera hortatik emazteen gain zapatzaile izaerarat pasatzen dira. Auzoetan den gizonen lege honen salatzeko, frantses Estatuko hainbat hiri gurutzatu duen ibilaldi bat antolatu zuten beraz.
Ibiltari gehienak eskolatuak ziren, imigraziotik heldu ziren eta ez ziren gehiago auzoetan bizi. Ezen, auzoetan bizitzen segitzen duten emazte gehienak, mendekua, familiaren eragina eta mamamafia -ren beldurrez (emazteen arteko jujamendua) ez dira oldartzerat ausartzen.
Bainan auzoetatik kanpo nahi izan dute horien borroka zabaldu, hori ghetorizatze berri baten ez sortzeko, baita ere erakusteko, auzoetako emazteen arazoetatik at emazte guziak direla zapalduak eta jendarteak tolerantzia handia duela horien kontrako bortizkerieri begira. Horien ustez, gauzen aldatzeko, erremuan bertan eta hurbileko ingurumenaren gainean lan egin behar da baita ere jantzi kodigoa, eguneroko hizkuntza sexistaren gainean. Gainerat, emazteek hiriko espazioa bereskuratu behar dute. Horren lortzeko, emazteen arteko lan amankomuna ezinbestekoa da.
Aspaldiko militante batzueri, legearen aldetik aintzinamenduak izan arren (kontrazepzioa, abortua, parekotasuna), azken 25 urte hauetan « berriz dena egitekoa dela », generoen arteko harremanak lehen bezain ezberdinkideak direla iduritzen zaie. Garai bakoitxak bere nagusitze sistemak deskodigatu behar ditu. Konzientzia hartze bati buruz joaiteko, nola eraman lana belaundaldi berrien gainean ?
Hitzaldi feminista gauregun "retro" bezala hartua da ainitzetan, feminismo/feminista hitzak desbalorisatuak gelditzen dira, eremu militanteetan ere. Lantaldean berean, emazte batzuek terminologia hortan ez dute batere beren burua kokatzen. Bainan denak ados jarri gira emazteek "mugimenduan" izaiten segitu behar dutela ideiaren gainean.
Mixitatea ala mixitate eza arazoari buruz, lan taldeko partaideetarik anitzek talde ez mixtoek emazteen hitza askatzeko duten funkzioaren garrantzia azpimarrratu dute, 70. hamarkadako mugimendu feministak ongi frogatu duena.
Eguneroko pentsamolde sexistari aurre egiteko, printzipio eta norabide batzuk aipatuak izan dira :
Sexismoa, gizon edo emazte, denen afera dela.
Lehengo emazteen borrokak eta lanak ezagutarazi behar ditugu ( gu baino askoz lehenago emazte anitz horien eskubideen errespetarazteko oldartu dira munduan zehar eta mendeetan zehar) zeren eta historia, kultura eta zientzien gainean gauregun den ikuspegia gizonena da osoki ( emazteek arlo anitzetan paper bat ukan dute bainan eskolako liburueek ez dute horietaz apaimen bat ere egiten).
Ezin da emazteen nortasuna landu gizonena landu gabe, ezin da emazteentzat bestelako leku bat pentsatu gizonena pentsatu gabe.
Emazteak elgarrekin egin behar ditugu gauzak : "never go alone".
Karrika eta hiriko gunea ez da gizonena bakarrik, bereskuratu behar ditugu estereotipoak aldatzeko.
Sare ez mixto bat bada mugimendu altermondialistaren barnean ; erabili behar dugu.
Sexismoa hizkuntzan ez dugu onartu behar.
Evianeko G8ren kontra antolatu mobilizazioen barnean emazteen akanpelekuan parte hartzea (batzuk joatekoak ziren) : sexismoaren kontrako alternatibetaz eztabaida, gogoeta gunea.
2003ko sartzetik landa, hizkuntza ez sexista ikastaldien antolatzea.
Euskal Herriko Foruaren webgunea tresna bat izan behar da ere, sexismo eta generoen arteko harremanak lantzeko eztabaida gunea.