Pil-pilean dago eskola; gurasoak eta salariatuak greba luzagarriak egiten ari dira azken aste hauetan, baita azken hilabeteetan ere akademia batzuetan, Bordelekoan, besteak beste.
Holako ekimenek erakusten dute salariatu anitzek arbuiatzen dutela gobernuak inposatu nahi duen "dezentralizazio" hori, hezkuntzaren zerbitzu publikoa kolokan ezarriko duela ikusten baitute, eta badute zertan. Hezkuntza eta beste hainbat zerbitzu publiko kapitalismoaren logika globalizatzailearen interes eta estrategia pean ezartzeko tresna hauta da dezentralizazioa. Eta hauek dira haren bi helburu nagusi:
Hezkuntza sistema "arrazionalizatzea", erran nahi baita, estatuaren gastuak murriztea eta dirua aurreztea.
Hezkuntzaren sistema malgutzea, horrela arinago egokitzen ahalko baita ekoizpenaren eta merkatuaren behar aldakorretara.
Lehenik eta behin, neurri horietaz eta haien ondorioetaz egindako analisiak trukatuko ditugu gure artean, sistema kapitalistak gaurko eta biharko eskolaren esku ezarri gogo dituen egitekoak zein diren aztertuz.
Azterketa honen jarraipena egin behar da eta, bestelako mundu baterako alternatibak bilatzen dituen foro sozial honetan, modu berezi batez aztertu ere nolakoak izan daitezkeen bestelako hezkuntza eta eskola. Are gehiago aspaldi honetan sindikatuek ez baitute aipatzen eskola egiazki aldatzeko xederik, ez eta egokitzekorik ere.
Funtsezkoa eta nahitaezkoa da, bai, gaurko politikari ihardukitzea; baina ihardukitzeak ez badu ekartzen ororentzako zerbitzuko den eskola askatzailea sortzeko egitasmorik, ez ote dugu ulertzera emango gaurko sistema ontzat eta onargarritzat hartzen dugula? Zer da kontua? Estatuari eskatzea hezkuntza atxiki dezan bere esku, bizkitartean estatu horrek, errepresioa eta kontrola egiteaz gain, munduko aginte ekonomikoen eskaerei erantzuteko funtzio duelarik? Erresumako kapitalistak hazteko antolatu den estatuaren peko zerbitzu publiko, burokratiko, jakobino eta hierarkizatuen iraupena eskatuko ote dugu?
Ez ote dugu zorrozki kritikatu behar burgesiaren esku eta aginduetara dagoen oraingo hezkuntza sistema eta, aldi berean, prestatzen ari zaigun eskola liberala? Laburzki, nahi eta ahal dugu gure borroken bidez hezkuntzarako egitasmo alternatiboa plazaratu, bestelako jendarte bat sortzeko xedean? Eta zein da egitasmo alternatibo hori? Zer eskola mota nahi dugu? Nola borrokatuko gara desberdinkeria sozialak iraunarazten eta biderkatzen dituzten mekanismoen aurka? Lor ditzakegu eskolaren funtsezko aldaketak ? Ala bide berri eta alternatiboak urratu behar ditugu, gure egitasmo askatzaileak sendo errotzen ahal izateko?
Gobernuak nahi duen dezentralizazioa elementu garrantzitsua da hezkuntza ezartzeko estrategia eta logika kapitalistaren menpean, OMC-ek eta AGCS-k (Zerbitzuen eta komertzioaren Adostasun orokorra) bultzatzen duten globalizazioaren arabera. Entrepresa bat bezala kudeatu nahi dute eskola, gastuak murriztu eta errentagarriago eginez, merkatuen eta ekoizpenaren behar aldakorretara egokituz.
Azken hilabete hauetan ikastetxeak harrotzen dituen greba luzakorrek erakusten dute jendeen ustez gobernuaren neurriak hezkuntzaren zerbitzu publikoa deuseztatzeko tresnak baizik ez direla.
Ikastolen adibideak erakusten du elkarrekiko motibazioa oso garrantzitsua dela egitasmo amankomunak abiarazteko.
Alta, ez dugu gustukoa gaur egungo eskola, eta horren froga da leporatzen dizkiogun akatsen zerrenda, luza daitekeena (ikus ondolu orrian).
Premiazkoa bada eraso berri hauei aurre egitea, ez dugu nahi gure borroka erabilia izan dadin oraingo estatusa atxikitzeko eta eskola den bezala iraunarazteko. Errebindikazio zehatzak egin daitezke:
Eztabaida honetatik ez dugu egitasmo alternatibo handi bat sortuko, naski; alde batetik jarrera defentsiboan dagoelako eskola gaur egunean eta, bestetik, hezkuntza ez delako bakarrik zerbitzu publiko gisa hartu behar, baizik eta denen ondasun gisa: haren kalitatea, beraz, ez dago sektoreko profesionalen esku soilik.
Ikastolen adibideak erakusten du elkarrekiko motibazioa oso garrantzitsua dela egitasmo amankomunak abiarazteko. Ikastolak perfektuak ez badira ere, alternatiba eredugarriak dira, ez bakarrik deskolonizazioa ahalbidetu dutelako hain funtsezkoa den hizkuntza mailan, baizik eta beren xede eta ihardueretan ere haurra eta haren jaregintasuna errespetatzen dituztelako; eta hori irakasleen, gurasoen inplikazioari esker, ahantzi gabe garai bateko mugimendu zabalaren ekarpena.
Bestalde, orain ikastetxeetan gertatzen ari den mugimendua, oinarrian antolatua da, eta langile desberdinen arteko, gurasoen eta irakasleen arteko, sindikatuen eta ez-sindikatuen arteko hesiak kentzen dituen neurrian, eztabaida une garrantzitsua izan daiteke, ez bakarrik nahi ez dugun eskolaz aritzeko, baina ere bai nahi dugun eskolari gehien hurbiltzen dena nolakoa datekeen ikusteko.
Bururatzeko, oroitaraziko dugu esperientzia alternatiboak baditugula; pribatuak, hala nola Montessouriko eskola, aski elitista gure ustez; eta publikoak, adibidez autogestioan ari diren lizeo esperimentalak (Paris, Saint-Nazaire), eta abar.
Talde pribatuen esku ezarriko dira hainbat eginkizun, horrela sakonduz baliabideen desberdinkeria bai ikastetxeen artean eta bai gazteen artean
Orain jadanik xokoratuak diren ikasgaiak ez dira gehiago erakatsiko
Aski errentagarri jotzen ez diren adarrak deuseztatuko dituzte, irakasleen hautua murriztuz
Enpresa buruek esku sartzea izango dute formazioaren arloan
Joaten diren langile batzuk ez dituzte ordezkatuko - Ez dute lanpostu berririk sortuko
Ikusi beharko dugu tikiegi eta garestiegi deritzeten eskolak nola bateratuko dituzten, egitura kontzentratu, gogor eta bizigaitzak eratzeko
Desberdinkeriak areagotuko dira bikaintasuna eskaintzen dituzten eskolen eta besteen artean.
Eskolen barneko demokraziaren gabezia; ikasleen erranak eta errebindikazioak kontuan hartu ez izatea.
Ikastetxeetako buruen agintea gero eta handiagoa.
Euskararen irakaskuntza eza eskola gehienetan eta, zerbait egiten dutenetan, hizkuntza horri ematen zaion menpeko lekua, kasik sinbolikoa.
Haur eta gaztetxoentzat batere egokiak ez diren eskola-erritmoen inposatzea, aldi berean zinismo handiaz erraten delarik ikaslea ez dela sistemaren ardatza
Ebaluaketen obsesioa, adin txiki-txikietarik hasirik
Behin-behineko lanpostuen gehitzea
Klaseko ikasleen kopuru handiegiak
Langileen eta ikasgaien arteko hierarkia
Polibalentziaren eza gazteei ematen zaien formazioan