2003ko edizioa

Prekaritatearen kontra borrokatu

Version imprimable

1995eko zatiketa sozialetik 2003ko insekuritaterat : 1995eko Chirac hautagaiak zatiketa soziala salatu zuen gaitz handitzat hartuz. 2002ko Chirac hautagaiak berriz, erranikoa azkartu zuen insekuritatea- inmigrazioa-gazteak hirukotea lotuz. Prekarioak, biktima izatetik hobendunak bilakatu dira. Hala ere azpimarratzekoa da Baionako Herriko etxeko jokamoldea : azken erroldan hiriak 40000 biztanleko heina lortu zuen egoitza finkorik gabekoak eta azokariak kontatuz.

Zailtasunetan diren jendeek jasaiten duten errepresioa handia da (Sarkozy legea), bide berean aldarrikapen zenbait dituzten elkarteeganako tolerentzia maila apaldu da.

Ezegonkortasuna orokortzen ari da (lana, bizitegia) eta larrialdi egoera gero eta usuagoak tratatu behar dituzten borroka eta sustengu elkarteek baztertu berriak ikusten dituzte. Baztertu horiek erresistentzi, konzientzi hartze handiagoa dute : lehengo egoeran hobeki kokatuak ziren "barneratuak" baitziren. Iraunpen luzeko baztertuek aldiz "erresistentzi ekimen" gutti bururatzen dituzte morala eta egoera ahulagoagatik.

Ororen interesa da jende horiek beren burua epe labur eta luzean koka dezaten (mafia gune horietan indartzen baita) baina baliabiadeak eskasegiak dira. Pobrezia, politika ultraliberal baten (enpleguaren malgutzea) ondorioa da, honek jendearen balioa produktibitate finantziarioaren menean ezartzen baitu. Estatuko erakundeak eta elkarteak "zalantzan jarri" behar ez den politikaren eraginen aurka borrokatzen dira. Sozialari doazkion aurrekontu eta diru laguntzak apaltzen doaztenez, matematikoki logikoa da (baina moralki onartezina) prekaritatea zabaltzea.

Erakundeek ekartzen dituzten irtenbideak arras urriak dira muturreko prekaritateari doakionez. Sindikatuak ez dira borroka horretaz biziki axolatzen. Bazterketa eta pobreziaren aurkako borroka epe luzeko logikoan kokatzen da eta ez politika gizonek izaten duten berehalako eraginkortasunaren beharrean (prostituzio guneen lekutzea berintsertziorako neurriak hartu baino).

Michel Bernadets-ek (AC Euskal Herri) Assedic zerrendetatikako kentzeak eragiten dituen PARE prozedura salatu du. Errekurtso komisioen kopurua hirukoiztu da departamenduan dosier guzi horiek lantzeko.

Hitza berreskuratu

Jean-Baptiste Eyraud-k No Vox mugimendukoa elkartearen egintza aurkeztu du. Prekarioen bermobilizatzea bultzatzen du mugimendu altermondialistetan hauen boza entzutea izateko. Egiazko demokrazia parte-hartzaile batek ezin du egiazko errepresentatibitatearen ekonomia egin : prekario eta baztertueri doakienez, arras zaila da beren burua gutiesteko joera ikusiz. Gehienetan prekarioen mobilizazioa kanpoko ekimen batetik dator bere baitariko antolakuntza batetik baino.

Montpellier-ko adibidea : dinamika bat sortu da mikro-egitasmo batzuen inguruan : izen-emaite kolektiboak ASSEDIC- etan. Okupatze ekintza zenbait segurtasun indarrekin aurkakotasun pazifikoa izanez. Ekintza kolektibo hauek denek sumatu duten botere bat sortu dute, dignitate eta ardura emanez mugimenduetan sartutakoei. Alabaina prekarioak, hetsiturik, usu ekintza indibidual bortitzetarat helduak dira, horiek gaizkile bilakatuz. Zorigaitzez ekintza horiek ez dira eredu gisa hedatu eta zaila da horiek erreferentziak bilakatzea.

Gilles eta Rachel-ek beren egoera aipatu dute : beren etxebizitzatik kanporatuak izateko arrizkuan dira 2003ko maiatzaren 3tik landa, erran nahi baita 13 egunen buruan larritasun aurkiko egoera baten aitorpenaren ondotik (Baionako besten 2 egun aitzin administratiboki kendua izanen dena). Jabea eta Herriko etxeak ez dute ber alokatzeko proposamen onargarririk egin. Baliabide gutti izanik ere, kanporatze aginduaren aurkako desmartxak burutu dituzte epaitegiaren gana joanez.

Kasu konkretu honek parte-hartzaileen arreta haundia piztu du.

DAL Euskal Herri-ko arduradunak aipatu du bizitegi hutsen errekuperatze legea ez dela aplikatua. Lan iraunkorraren burutzeko zailtasuna aipatu du mobilizapen eskasa baldin bada.

Zertan oinarritu ?

Mementu berean bertze atelier batean eztabaidatua den Eskubide sozialen karta gainean. Komunikabideen interesa, erabakiorra ikusia da iritzi publiko eta politikoa hunkitzeko. Atelier honetan zaila izan da egoeraren ezaugarritzetik askatzea, politikagintzak hartu sekuritate opzio honek larritzen duena. Zaila da egiazko ofentsiba plantan ezartzea elkarteek egunez egun funtzionatzeko izaten dituzten trabak ikusiz. Frente guzietan burutu beharreko lana beharrezkoa ikusia da : komunikabideen epeltasuna, Eskubide Sozialeko Kartaren eskasiek egoera hau larritzen dute.

Proposamen konkretuak


-  "Behartuzko Bail" ekintzak burutu : egoitzak okupatu agentzi imobiliarioarekin prozedura eta negoziaketa bultzatzeko.
-  Tokiko ordezkapena : bizitegirik gabekoen (SDF) partehartzea eztabaida batera gomitatu (elkarteen ekintzek interesatuen beharrekin bat egiten ote dute ?).

Bizitegiak Baionan, zenbaki batzuk

200 eta 300 pertsonen inguru Eguneko zentrotik (Point jour) pasatzen dira egun guziz (egoitzarik gabekoak dutxatzen ahal dira, higiene erlatibo bat atxikiz) 18 etxe erosteko galde badelarik Euskal Herrian, bakar bat dago salgai ; 3000 etxebizitza sozialen eskaera BAM-en.



Ikusi artikulu hau PDFez
Forum Social Pays Basque - 11 rue Pannecau, 64100 Bayonne - contact@forumsocialpaysbasque.org - 05.59.25.79.62