2003ko edizioa

Langile aurrezkia : ateka gaiztoa ala aurrerapena ?

Version imprimable

Definizioz, aurrezkia norberaren hautua da. Soldatapeko aurrezkiarekin hautu kolektiboa bilakatzen da : lantegiak definitua duen kuadro kolektiboa eta norberaren hautua lotzen dituen aurrezki sistema berezia da. Hona zein diren soldatapeko aurrezkia osatzen duten diru ixurtze motak : langileek berez ixurtzen dutena, lantegienak, beraien artean tokika edo lan sailka lotuak diren langilearen lantegi desberdinetakoenak.

Azken kasua aipatzeko, aurrezkiaren kalkulatzeko oinarria lantegiaren irabaziak dira eta irabaziaren 1/3a aurrezkira ixuri behar da (zergak eta amortizamenduak kendu eta). Halere, muga gainditze salbuespen batzu izan daitezke. Dirutza multzoa langileen artean banatua da. Kolektiboki definitutako kuadro horretan - sozial kide guzien artean gehienetan - kide desberdinen artean akordioak egiten dira eta proposamen desberdinen artean, langileak berak nahi duen inbestizamendua hauta dezake.

Lehen aukera - Langile bakoitzak hortik ateratutako dirua, entrepresan sartzen ahal du, bizpahiru hilabetarik aldatzen den interes pean (4,28 %koa, da gaurregun). Dirutza hau lantegiaren bilanaren gainekaldean agertzen da eta aintzinetik finkatutako epearentzat blokatua da. Horrela eskuratutako diruaren gainean ez da, ez zergarik, ez kargu sozialik ordaintzen.

Bigarren aukera - Langileek Aurrezte Fondo Komunak hautatzen ahal dituzte. Lantegi barneko edo lantegien arteko egitura bat da. Fondoen kudeatzaileen partaideak : orientabideak ematen dituen zainketa kontseilu kideak. Fabius legeaz geroztik, bixtan dena, zainketa kontseiluaren zuzendaria langileen ordezkari bat da eta beraz langileak gehiengoan dira fondo horien zainketan. Irabaziak ez dira zergetan kondatzen, CSG eta CRDS ezik.

Beraz, ohartzen gira soldatapeko aurrezkiak hainbat abantail dituela zerga eta kargu sozial mailan langile nahiz lantegiarentzat. Horren truke eta borondatezko soldatapeko planaren arabera, bost edo hamar urtez blokatua da. Halere, lehenago desblokatua izateko gertatzen ahal diren salbuespenak aipatzen dira : lizentziamendu edo lan uzteen karietara.

Sindikatuen lekua zainketa kontseiluetan

Horietan parte hartuz, sindikatuek soldatapeko aurrezkia kontrolatzen ahal dute. Molde honetan bederen, langileek, horretan sartu duten diru guzia eskuratzeko ahala izan dezaten zaintzen ahal dute. Hauek dituzte ere irrisku tasak bideratu : horrela sartutako diruaren parte bat ez da akzio moduan sartzen obligazio moduan baizik (adibide bezala hauxe aipa dezagun : irrisku tasak finkatzen ahal du %40a obligaziotan sartzea eta % 60a akziotan). Obligazioak akzioak baino segurragoak dira eta horrela, burtsan arriskatzen dena mugatua da.

Bainan sindikatuen betebeharra ez da horretara mugatzen. Labelisazio komiteak osatzeko parada ere martxan emanarazi dute. Hauen bitartez, alde batetik arriskuan izaten ahal diren plazamenduak eta bestaldetik ongi ibiltzeko agiria segurtatzen ahal ez duten lantegiak bazter daitezke. Haurrak edo presoak baliatzen dituzten lantegiak, eman dezagun, bazter daitezke. Komite horien bitartez herritarragoak diren lantegiak lagunt daitezke. Ez da sindikatuen ardura hau ahantzi behar. Kasu batzutan, lantegi batzuk beren garapen estrategia aldatzera edo ekoizpen unitate delokalizatuak hestera bortxatuak izan dira. Ondorio maltzurrak ere ez ditzagun ahantz : soldatapeko aurrezkia berenganatzeko gisan, lantegiak, saltzeko argumentuak bilakatu dira.

Dena den, sindikatuen paperaren bitartez, langileen aurrezkia mugatua da. Fabius legearen arabera ekonomi fondoetan sartzen ahal den dirua, aurrezkiaren %10era mugatzen da. Sindikatuen betebeharra ere bestela zabal daiteke : tokiantokiko plazamenduen fondoen osaketan. Honetan, Quebekeko adibidea aipa dezakegu. Honela, tokiko lantegiei emandako laguntza lehentasun bilakatzen da.

Sindikatuek

Labelisazio komiteak osatzeko parada ere martxan emanarazi dute. Hauen bitartez, alde batetik arriskuan izaten ahal diren plazamenduak eta bestaldetik ongi ibiltzeko agiria segurtatzen ahal ez duten lantegiak bazter daitezke. Haurrak edo presoak baliatzen dituzten lantegiak, eman dezagun, bazter daitezke.

Soldatapeko aurrezkia eta sozial aldaketa

Oroitaraz dezagun lehen proiektuan, langileen nahiak kondutan hartuak zirela eta bestaldetik lantegien estrategiari ere kasu ematen zela (enpleguari errespetu gehiago, erabaki gune finkoak). Alta, soldatapeko aurrezkia biziki kritikatua da. Alabainan, egoera lasaitzeko nagusiek martxan emandako kudeaketa tresna sozial bezala agertzen da.

Soldatapeko aurrezkiak ez du inolaz ere galde sozialari erantzuten, gobernamenduek sozial tira birei emandako erantzuna bezala baizik ez da agertzen. 1959an nahiz 1967an, lehen soldatapeko aurrezkiak bake soziala izatekotan martxan emanak dira, langileak, lantegiaren garapenean eta emaitza onetan inplikatzeko. Bainan ez da sozial bakea eta sozial justizia nahasi behar.

Urrunago joanez, soldatapeko aurrezkiaren bitartez langileak kapitalismoaren ispirituarekin bat egitera eraman nahi dira. Hau, langileari sakrifizioak hobeki irentsarazteko moldea da eta prinzipio honek, lanean diren nortasunak aldarazi nahi ditu, batez ere : Renaud Sainsaulieuk dion bezala lanean nortasun berri bat agertzen zaigu : langile-nagusiarena. Soldatapeko aurrezkiak ekoizpeneko sozial harremanak aldatzen ditu, langileak kapitalismoaren kolaboratzaile bilakaraziz. Horrela, langilea zepo maltzurrean erortzen da : bere aurrezkia garatzeko aitzakian, klase soziala eta bere buruaren kontrako jarrerak eta hautuak egiteko egoeran gerta daiteke.

Azken finean, soldatapeko aurrezkia nagusiaren logika kapitalista barneratzeko eta bereganatzeko logika da. Honela, sozial konfliktuak, ekoizpen harremananak aldatuz eta beraz klase harremanak aldatuz, zuzentzeko logikan sartzen da.

Kritika oraindik urrunago doa, soldatapeko aurrezkia norberaren ontasunaren osatzeari lotua den desberdintasun molde berri bat da. Lehen lehenik, desberdintasun hauen biktimak emazteak dira : hauek baitira batez ere, lan egiten dutenen artean hilabete sariak molde ez jarraikian eskuratzen ez dituztenak. Aipatu behar dira ere langabeak eta inongo eskubiderik ez dutenak, hauek ez baitute deus aurrezten ahal, aipa ditzagun ere soldatapeko aurrezki ispirituan sartzen ez diren langileak.

Oroitarazi behar da ere, langileen aurrezkia ez dela erretretarentzat kondatzen. Gaurregun, lantegi batzuetan, langileak eskuratzen duen sariaren 1/3 soldatapeko aurrezkitik eskuratzen du. Erran nahi baitu 1/3 hori ez dela aktibitateari lotua den irabazia eta beraz, erretreta, urteko sariaren 2/3 en gainean kalkulatua dela..

Alta, sozial partaide batzuengandik, eman dezagun CFDT, kritika ez da hain bortitza. Hauentzat, langilegoaren baldintzen hobetzea bestela pausatu behar da, langilea lantegiaren kapitalan sartzen baita eta molde honetan erabakietan eta hautu nagusietan parte hartzen ahal baitu..

Bestalde, lantegi batzuetako lekukotasunen arabera (batez ere 10 langilez pekoak), langileek soldatapeko aurrezkiak primak baino nahiago dituzte. Alabainan, primak nagusiak ematen ditu berak finkatutako kriterioen arabera eta hauek langile batetik bestera alda daitezke ; soldatapeko aurrezkia aldiz denentzat berdin da.

Soldatapeko aurrezkiak ekoizpeneko sozial harremanak aldatzen ditu, langileak kapitalismoaren kolaboratzaile bilakaraziz. Horrela, langilea zepo maltzurrean erortzen da : bere aurrezkia garatzeko aitzakian, klase soziala eta bere buruaren kontrako jarrerak eta hautuak egiteko egoeran gerta daiteke

Historikoa

Soldatapeko aurrezkiaren konzeptua aski berria da. Honek, sozial gaullismoaren garaiko soldatapeko aurrezki mota batzu, hala nola parte hartze finantzarioa eta irabazietan parte hartzea, ordezkatu ditu.

-  Langileek lantegien garapenean duten interesa 1955 eta 1959an martxan emana izan zen.
-  Langileen parte hartze finantzarioa lantegietan, aldiz, 1967koa da. Hau ezinbestez 50 langileez goitiko lantegietan martxan da eta aurrezki moduan tratatzen da.

Berantago lantegien aurrezki planak agertu zaizkigu. Hauek langileek eta berdin lantegiek beren nahitara eman diruz hazten dira. Horietaz gain, langilegoa akzionista bihurtzea eta akzio suskripzio edo erospenak (azken hauek "stock options" ere izenaren pean ere ezagutuak dira) abiatzen zaizkigu.

kapitala eta lana lotu

Hasiera-hasieratik, proiektu hauen ispiritua kapitala eta lana lotzeko nahikerian kokatzen dira. 1990az geroztik, pentsio fondoen ideologiaren defentsaren ondorioz, gobernamendua gogoetatzen hasten da. Hala nola, 1999an Laurent Fabius, lehen ministroak soldatapeko aurrezkiaz gogoetatzea eskatzen du.

Estudio hau merkatu ekonomikoa segurtatu behar duen araudi berrien ikerketan kokatzen da. Honek bi gauza kontutan izan behar ditu : lantegien garapenean nahiz mozkinen banaketan, langileek izan behar duten parte hartze aktiboagoa, alde batetik ; langile akziodunek lantegiaren estrategian (enpleguari buruzko ikusmoldearen hobetzean eta erabaki guneak Frantses estatuan kokatzeko nahikerian) izaten ahal duten garrantzia, bestaldetik.

Partaide diren guzien adostasunean, ikerketa honek, soldatapeko aurrezkiaren mekanismoen berrikuntzan lagundu behar du, berrikuntza hau kuadro berri, zinez demokratiko eta elkartasunezkoan egiteko gisan. ("L’épargne salariale au cSur du contrat social Jean-Pierre Balligand, Misioan den parlamentaria eta Jean- Baptiste de Foucauld, Finantzietako inspektore nagusiak, lehen ministroari zuzendutako txostena ikus.)

2001eko Fabius legea gogoetaldi honen ondorioa da. Geroztik, soldatapeko aurrezkien garapenak bide egin du lantegi handietan, 100 langilez goitikoetan batez ere.

Fabius legeak aintzineko eginmoldeei moldaketa batzu eskaintzen dizkie :

-  2001eko otsailaren 19ko soldatapeko aurrezkietato legeak, bide berri batzu zabaltzen ditu : Borondatezko soldatapeko plana eta lantegien arteko aurrezki kutxaren bidez, beste ahal berri batzu proposatuak dira.
-  Kargu eta zerga behititzeak proposatzen ditu lantegi nahiz langileei.
-  Behatzale sozialek, osatua den soldatapeko aurrezkia zaintzen ahal dute.

Errentabilitatearen araberakoa

Egia errateko legearen pausatze eta bozkatzearen artean, Fabius proiektua arrunt aldatua izan da. Hasierako legearen asmoan hauxe agertzen zen : erretretaz gain, soldatapeko aurrezkiaren bidez langileek, pensio edo errenta kutxa osa zezaketen. Gaurregun aldiz, hauxe agertzen da : erretretan, aurrezkia kapital bezala agertzen zaigu. Ber denboran, soldatapeko aurrezkiaren prinzipioa moldatua da : kapitala eta lanaren subordinazioa errentabilitatearen araberakoa da.



Ikusi artikulu hau PDFez
Forum Social Pays Basque - 11 rue Pannecau, 64100 Bayonne - contact@forumsocialpaysbasque.org - 05.59.25.79.62