Christiane Maigrek, Charleroi hirikoa eta Marches Européennes- eko ordezkaria, sarhitza gisa, Europar Batasunako oinarrizko eskubideen karta, Niceko gailurran onartua eta Bruxellas- eko administrazioko bulegoetan atxemaiten ahal dena presentatu digu.. Texto hau prestatzen ari diren 25etako Europako konstituzioan sartuko dute hain segur eta 2003ko abenduan gobernuen arteko konferentziak haren onarpena izanen du gaia.
Egoera larria sortzen du karta horrek, urte askotarako finkatzen baititu gure eskubideak.
Oraindik erreferentzia den jendeen eskubideen deklarapenak hiritarrentzat jendarteak errespetatu behar dituen betebeharrak , eskubide sozialak eskubide politikoeri lotuz eta eskubide kolektiboak ezagutuz (lan eskubidea, osasuna, hezkuntza etabÅc) definitzen dituelarik, Niceko karta aldiz bestelako ikusmolde baten gainean oinarritzen da : bere egoeraren eranzulea (enplegua, bizitegia, hezkuntza, formakuntza, osasunaÅc) pertsona da. Serbitzu publikaren nozionea errentabilitate kriterioeri eta konkurentzia libreari lotua da.
Marches Européennes-en aldetik, minimuma segurtatzeko 4 proposamen eginak izan dira, horien artean Revenu Minimum Garanti eta Salaire Minimum Garanti delakoak baita ere pentsioak eta erretretak biztanle bakoitxako BPGren ehunekoaren arabera eta herrika karkulatuak izan daitezen (BPG ren %50 RMGrentzat). Horrek nazio aberastasunen arteko desberdintasunak kontutan hartzen eta herrien arteko aldarrikapenak batzea lagunduko luke. Bruxelas lehen aldikotz bildu diren sustatzaileek zentzu hortan dute lan egiten. Hautatu bi ardatzak : indar politiko eta sindikaleri arazoa plantatzea eta alternatiba bat , eskubide sozialen karta hain zuzen, eraikitzea .
Elkartzen prekarioenen eskubide sozialen alde borrokatzen da (eskubidea = zor zaiguna). Elkarte hau Hegoaldean 96an izan den mugimendu sozialaren garaian sortu da. Espainol estatuan RMIrik ez da.
Djamila Allak, Boulevard des Potes mugimendukoa, bazterketaren azkartze prozesuan, mobilizazioa oztopatzen duen kulpabilizazio sentimendu azkarra badela azpimarratu du. Horrela desmobilizatze fenomeno hortan erantzunkizun handia dute sindikatek, eta ondorioz sinesgarritasuna galtzen ari dira.
Frantses Estadoan, langabetuen zerrendetatik kenduak izan diren jendeen kopurua gero eta handiagoa da. Esklabutza mota berri bat baimentzen duen RMA edo "Revenu minimum d’activité" delakoak ari dira martxan jartzen. ANPEko pribatizazioa, atab...
Populuak merkatu bakarraren zerbitzuko emaitea da helburua, presio morala azkarra atxikiz et ideologia kapitalista sararaziz bizi moldeen bidez.
Lan eskubideak : langabetuen alokazioak, laguntza soziala, Seguritate Soziala ... irrisku handian dira. Goi mailako funkzionarioek babes soziala sobera bihotz onekoa dela diote. Nizako kartaren arabera, (15. Artikulua) lanari eskubidea lan egiteko eskubidea bilakatzen da. Erran nahi baitu lana serkatzeko eskubidea baizik ez dugula, ondorioz prekaritatea handituko da, hilabete sariak tipituko eta lan baldintzak txartuko.
Eskubideak kide diren Estatuetako legediaren arabera finkatzen dituen Niceko karta honi buruz argi gorria piztu behar dugu, europar zuzenbidea, zapaldu guzien kaltetan diren legedien gainean lerrokatu baitute. Ezker kudeatzailea edo erreformen sindikalismoa -ren hitzaldi guziek, karta hau oinarri ona dela eta denborarekin hobetzen ahalko dela erraiten dutelarik ilusioak baizik ez dituzte zabaltzen.
Prestatzen ari den europar konstituzio honek gipelapen politiko eta soziala larriak ekarriko ditu eta ez dugu onartzen. Datorren Saint Denis-eko Foru sozialean Europako herri guziak mobilizatzeko oinarria izanen den alternatiba bateratu eta koerentea eraikiko dela espero dugu.
Nizako kartaren arabera, (15. Artikulua) lanari eskubidea lan egiteko eskubidea bilakatzen da. Erran nahi baitu lana xerkatzeko eskubidea baizik ez dugula.