2003ko edizioa

Hedabide alternatiboak : kontrahedabide ala hedabide berriak ?

Version imprimable

Atelier honen izenburuak aurkako-mediak edo media berriak ondoko galdera argiki pausatzen zuen : media alternatibo batek gauregungo media klasikoek egiten dutenaren aurkakoa burutu behar du edo bertze gauza, bertzelako tresna, edukiak asmatuz? Iturri berri batzuk xerkatuz?

Remi Rivièrek, 2001eko urritik Sud Ouest-en monopolioa hausten alegintzen den frantsesko egunkari berriko (Euskal Herriko Kazeta) kazetariak, ahalegin honen zailtasunak aipatu ditu. Bi arrazoin eman zituen : giza baliabideen eskasia eta iturri ofizialek, komunikazio zerbitzuak lagun, kaleratzen duten informazio geroz eta formateatuagoa. Lanbidearen prekaritatearen ondorioz kazetari lana larrialdian burutu behar duen kopiatze edota brikolatze eginkizunetan mugatua da. Tokian, albistegiek nazio mailan AFP-rekiko duten dependentziako egoera ezagutzen dute. Ondorioz zaila da egoera ahuldu honetan (EH-ko kazeta-k kanporatzeak burutu ditu bai eta irakurleen esku-zabalari dei egin behar izan dio) bertzelako lan bat egitea metodo berdinak baliatuz.

Bertzalde, informazio politikoeri loturiko tokiko iturrien arazo larria da : Eneko Bidegainek, berriki debekaturiko (15000 aletan kaleratua) Egunkariako ordezkariak, iturrien eskasi haundia azpimarratu du. Duten bakarra poliziarena da. Alta jokoan dena garrantzitsua da : diskurtso, pentsamendu bakarra hautsi eta egiazko eztabaidak bultzatu bertze ahotsak entzunaraziz.

Eman hitza

Hau da Jojo Bidartek hiru euskal irratien 20 urteetaz (Gure Irratia, Xiberoko Botza eta Irulegiko Irratia) egiten duen bilana. Entzuleek ahotsarik gabekoen entzuteko nahikeria badute ere ugaritasunaren beharra aipatu du alternatibei sinesgarritasuna emateko. Hitza, bakarrik sekulan izaten ez dutenarena ez da bilakatu behar, komunikabide horiek bakarrik oposiziokoak ez bihurtzeko.

Formakuntza eta ez-profesionalen parte-hartzeari ematen zaien garrantziaz gain, irrati hauek sarea, trukateka, informazioaren segipenaren parioa egin dute ere bai. Gaur egun sare honek fidagarri eta iraunkorra dirudi. Bertze eredu, bertze eginmolde, bertze jendetasuna. Orain arte esperientzi demokratikoagoak aurkeztuak izan dira baina ez baitezpada alternatiboak.

Ximun Carrerek telebista arras bertze moldez behatzen duen ekimen osoago baten lekukotasuna eman du. Aldudarrak bideo sozietatearen baitan, Kanaldudeak, Aldudeko Bailaran emititzen duen baserri telebistak, pirate gisan emititzen du (CSA-k ez baitio baimenarik eman), euskaraz gehien bat. Hau posible da 5 langile, 50 laguntzaile eta ... Europako dirulaguntza bati esker. Adibide honekin ere, espezializatu gabeak formatuz, denbora, segipena eta konfiantzaren parioa eginez, teknizitateaz eta bizkortasunaz jotak diren komunikabideen ibilmoldearen kontrako eredua agertzen da.

Lehentasuna formazko perfekzioari emateko partez edukiari ematen zaio. Kontsumoa norabidea izateko partez giza harreman eta parte-hartzearekin jokatzen da. Adibide honekin telebistak neurri batean suntsitu lokarri soziala konpontzen ari duela dirudi. Kalitatearen hautu honek bertze zenbait dakartza baina helburua ez da betetzea . Ondorioz Kanaldude-k arras gutti emititzen du eta ez du albistegirik ekaintzen, botatzen den albistearen lasterkaldiari uko eginez. Ez egin, gaizki egin baino , hau izaten ahalko litzateke kate honen lema.

Frantzia osoan tokiko telebisten kopurua hazten ari denez, Kanaldude-k horien laguntzaz baliatu da eta bere jakintza ere bertze batzuekin partekatu du.

Ager litekeen ez-lerrokatuen sare honez gain jokoan dagoena da halako komunikabideen elkartasunezko ekonomia osatzea, erreserba kolektiboak ahalbidetuz. Honek, independentzia mota bat zein finantz askatzaile zeregina jokatzen ahalko luke. Mirentxu Lako eta Ximun Carrerek bertzalde oroitarazi dute gazteenplegu baten izateak, askatzaile sozialaren zeregina bete izan duela Europako diru- laguntzak eskuratzeko.



Ikusi artikulu hau PDFez
Forum Social Pays Basque - 11 rue Pannecau, 64100 Bayonne - contact@forumsocialpaysbasque.org - 05.59.25.79.62