Actualités

Han hemenka alternatibak eta erresistentziak

Version imprimable

Mundu Osoko Ekintza eta Mobilizazio Eguna urtarilaren 26an

"Milioika lagun gara, emazte eta gizon, elkarte eta sare, planeta guztiko batasun eta sindikatu, erresuma eta herrialde guztietako laborari eta hiritar, herri, adin, kultura eta sineste guztietako jendeak, iritzi fermu batek baturik: BESTELAKO MUNDUA POSIBLE DELA."

Horrela hasten da joan den urteko Munduko Foro sozialaren karietara luzatu zen deialdia, heldu den urtarrilaren 26an Mundu Osoko Ekintza eta Mobilizazio Eguna antolatzeko. Egun horretan munduan zehar ehundaka ekimen burutuko dira inposatua zaigun mundializazioari alternatibak eraikitzeko borontatea adierazteko (ikus : www.wsf2008.net/)..

Euskal Herriko Foro sozialeko antolaketa batzordeak ATTAC, ITSAS GEROA, CIMADE, Alerte-OGM kolektiboa eta CADE elkarteekin antolatuko duen “Han hemenka alternatibak eta erresistentziak” ekimenean parte hartzeko deialdia luzatzen du, heldu den urtarrilaren 26an, larunbatarekin, Baionatik abiatuz (ikus honekin loturiko programa).

Euskal Herriko Foro sozialeko antolaketa batzordeak kontaktua : 06 75 49 05 93

Le tract :

Alternative et résistance tour 2008 - 1.5 Mo

Alternative et résistance tour 2008



Forum Social Pays Basque - 11 rue Pannecau, 64100 Bayonne - contact@forumsocialpaysbasque.org - 05.59.25.79.62