Bortizkeria sexiten kontrako kolektiboak antolatu lankia
Maite Debat Maite DESBATS-ek Frantziako estatuko legedia aurkeztu digu. Maite l’Université du Mirailh-Toulouse-ko irakaslea, soziologia féministaren sailean. APIAF-eko kidea da ("Association pour la promotion Initiatives et accompagnement des femmes", 1981an sortu taldeak urteko 1.000 kasuz arduratzen da. * Fédération nationale solidarité femmes +eko partaidea da APIAF).
Lankiaren hasieran * Prends garde à toi + (Kasu egin zeure buruari) filmaren lehen atala ikusi dugu. Murielek, bere bortizkeriagatik bere lagunarengandik berezi eta, haren etengabeko jazarpena jasan du. Filmean kontatzen du zein zaila izan zion justiziak entzun zezan eta zer kario ordaindu duen bere erasotzailetik libratzeko. Lankiko kideek alderdi batzuek azpimarratu dituzte: Muriel ahotsak itotzen duen ingurukoen ixiltasuna. Ezkontidearen bortizkeria, erakundeek (poliziak eta justiziak) indarturik. Legediaren gabezia. Baina legeak ezin du arazoa konpondu.
Maitek ohartarazten du inork ez dituela haurrak aipatu; alta, haurren izatetik heldu zaizkio emazte bati bere egoeratik ateratzeko zailtasun nagusia (ikus beherago). Legeari dagokionez, nahikoa ez bada, oso gauza garrantzitsua da. Genero bortizkeriari buruzko Espainiako legeren preanbulua jada berritasuna da, preseski "genero" hitzaren bidez, arazoaren berezitasuna aintzat hartzen du eta. Frantzian, jurista feministen mobilizaziorik ere ez da, tradizio "unibertsalistak" galarazten baitu bortizkeria horri bere izenez deitzea. Halere, aitzinamendu zerbait bada. orain, legeak larrigarri gisa ikusten du erasotzailea ezkontide (edo ohia) izatea; horrela, erasoa delitu bilakatu da.
Ezkontidearen urruntzea, aldiz, izugarri zaila gertatzen da, zaila delako haren kontrako frogak aurkeztea. Urruntzeko agindua ematen denean ere, haren aplikazioa kasik ezinezkoa da. Baina, neurri horrek ’iragarpen efektu" izan du eta, hartaz, murriztua izan da haren eraginkortasuna.
Sarkozyren zirkularrari buruz (2006/01/04), haren doinua eta ingurugiroa markatzen ditu hasierak: "Familia da jendartearen oinarrizko batasuna". Bortizkeriak izendatzeko "kalapitak" (liskarra) erabiltzen du, horrela erasotzailea eta erasotua maila berean ezarriz. "Ezkont bortizkeriaren aurkako departamentuko batzorde ekintzaileak" hel egiten die zirkularrak, batzorde horiek orain arte inoiz ez direlarik ibili. Halaber, ekimen sozialen, judizialen eta poliziakoen beharra ikusten du. Biktima bultzatuko da salaketa ezartzera, eta ez "main courante" deitzen den desmartxa salbuespena baizik ez da izango, dena den, beti fiskalari igorriko diotena. Politika penalaren arloko erreferentzia testua "Bikotearen baitako bortizkeriaren aurkako borroka" deitzen den praktika onen gida izango de, 2004en argitaratua; Barne ministerioan eskura daiteke, emazteen eskubideen departamentuan.
Emazte batek tratu txarren arrangura duenean, polizia-etxera jo daiteke salaketa ezartzera, edo zuzen fiskalarengana. Salaketa hori baztertua izan daiteke (classée sans suite), edo baldintzapean sailkatua (classée sous condition) edo onartua (suivie). Ezkont bortizkeriaren salaketa gehienak baztertuak izaten dira. Baldintzapean sailkatuak dira bitartekaritza penaletik pasatu behar dira, eta hori ezin onartuzkoa da, bi ezkontideen erantzukizuna parekatuak direlako orduan. Besteak beste, poliziaren eta bitartekariaren arbitrariotasun pean dago emaztea. Ondorio judizialetara heltzeko, salaketa asko behar izaten dira eta frogak; orduan lortzen ahal den hoberena baldintzapeko zigorra eta froga epea dira erasotzaileari; kartzelatzea oso gutxitan gertatzen da.
Haurrak
Gaur egunean aitak haurra errekonozituz gero, gurasotasuna ez da inoiz amarena bakarrik. Eta horrek goitik behera aldatu du ezkont bortizkeriaren markoa. Haurrak aita behar duela da oinarrizko premisa, eta horretatik abiatzen dira prozedurak: aita horrek bera haurrak ikusteko eskubidea du, edozein egin duela eta edonolakoa dela ere. Hortaz, ama bere haurrekin ihes egiten badu, delitua egiten du. Eta tribunal penal eta zibilak elkar lotuak ez baitira, penalak onartzen badu bortizkeriak izan direla, zibilek ez dute hori kontuan hartzen, eta kasik sekula ez diote aitari bisitatzeko eskubidea kentzen. Hots, bisitak izaten dira bortizkerien berriz hasteko parada. Azpimarratu behar de langile eta aztertzaile sozialen erantzukizuna, gutitan errekonozitzen baitute aita lanjerosa izan daitekeela bere haurrentzat. Epaileek, beren aldetik, pentsatzen dute haurra ezkont "liskar" baten biktima dela, eta "bortizkeria" hitza baztertu ohi dute. Beraz, aterpe batean sarrarazten dute haurra, amaren eta aitaren berdintasuna begiratzeko, eta aitak ez dezan estakururik bortizki jokatzeko. Gisa guztiz, gurasotasuna ez da kentzen eta, diote, guraso bikoteak iraun behar dio ezkont bikoteari. Paradoxa bada ere, gogoratu behar da hobenik gabeko dibortzioak gauzak zailagoak egiten dizkio emazteei, eta epaile batzuen iritziz, "justiziak ez du eskumenik gai pribatuetan.
Larraitz Ugarte
Larraitz Ugarte, Bilgune feminista taldekoa, abokatua, emazteek kartzelan duten egoera aztertzen du.
Estatu espainoleko legedia ez da batere eredugarria eta, hemengoa bezain gordina da hango errealitatea. Aitzinamenduak oso txikiak izan dira. Hona batzuk. Dibortzioa lortzeko ez da hoben bat izan behar eta, besterik gabe, erraz lor daiteke orain, ezkondu eta hiru hilabetera, are gehiago tratu txarrak badira. Gurasotasuna ez da gurasoen eskubidea, baina haurrarena. Hartan bi maila badira: a) patria potestas b) bisita eta zaintza (custodia). Lehena ez da inoiz kentzen, eta bisita ere oso gutitan, garrantzitsua delakoan haurrak aita ukan dezan.
Iaz indarrean sartu zenetik lege berria, bortizkeriaren delitua arlo pribatutik arlo publikora pasatu da. Horretaz aritzen diren lehen instantziako tribunalak badira eskualde guztietan, zibilak zein penalak, eta epaiketa berehala egiten da, delitua egin eta biharamunean, batzuetan. Polizien eta fiskalen jarrera aldatu da hobetze aldera. Aldaketa gehienak penalak dira : zigorrak larriagoak dira eta erasotzailea urruntzera behartzen da, kontrol elektronikoz begiratuta. Horrela, bortizkeria jasan duten emazteak hobeto bizi dira. Gainera tratu txarren kasuetarako justizia dohainik da.
Eskas diren alderdiak
Haurren bisitatzeko lekuak ez dira eskaintzen. Eta zoritxarrez, gizonak kartzelatik ateratzen direnean lehen baino erasotzaileagoak dira, orduan dira erahilketa gehienak gertatzen. Lege berriaren ondorioak neurtzeko epe luzeagoa behar da.
Alderdi ezkorrak badira
Bortizkeria psikikoa ezin frogatuzkoa dela eta, dibortzioarekin batera gertatzen bada akusazio faltsuen susmoak izaten dira. Legea etxeko eta ezkontideen bortizkeriari dagokio soilik.
Izaskun Guarrotxena
Bilgune feminista taldeko arduraduna
EEAan, genero bortizkeriari dagozkion kasuetan Espainaiko legediak du lehentasuna. Horrez gain, ABerdintasun legea@ egin zen 2005ean. Lege horren helburu berdintasuna sustatzea da (promozionatu), baina ez du behartzen. Emakundek (Emaztearen euskal institutuak) jadanik egina zuen protokoloa bera da, lege mailara eramana. Indarkeriaren kasuetan, dohainik dira zerbitzuak, baina ez da haietan sartzen laguntza psikologikoa. Larrialdiko kasuetan ertzainak baitira lehenik deituak, haien formazio zerbait hasi zen, baina bururatu gabe utzia izan da.
Legeak ez ditu elementu garrantzitsu batzuk begiratzen:
Bortizkeria jasaten duen emazteei etxebizitza emateko Apuntuen@ sistema erabiltzen da (zenbat haur, etab.), baina ez da araudirik irizpideen argi eta garbi finkatzeko.
Lanean jasaten den jazarpena legetik kanpo geratzen da.
Kartzelan egiten den jazarpen sexuala ez du kontuan hartzen.
Nafarroaren komunitate foralari dagokionez, beste arazo bat bada, Opus Dei erakundeak duen indarra eta itzala: legea egin zuten orain dela zortzi urte eta bulego tireta batetan datza lo, ez baitzaio diru konturik esleitu. Oro har esan behar da lege organikoak hutsune handiak dituela, ez dela inondik ere lege feminista.
Parte hartzaile batek ohartarazten du Frantziako lege egoera Europako okerrena dela. Maitek gaineratzen du Espainiako legeak dakarren aurrerapena dela genero bortizkeriaren existentziaren onartzea; hari esker ez da gehiago bi bikotekideak berdin hobendun hartzerik, berdinak balira bezala. Izan ere, bortizkeria psikologiaren onartzeak ekartzen du "horretan emazteak direla gaiztoenak" pentsatzea eta legearen alderdi baikorrak ezabatzea.
Galdera. Zein izan da feministen eragina Estatu espainoleko lege horren sustatzeko?
(Larraitz) PSOEk egin du bere borondate propioaz (elbarritu edo gaixoentzat orain egingo duen AZaintzaren legea@ bezala). Gobernuaren ekimena izan da.
Feministek ez ote dute parte hartu?
(Larraitz) PSOEn badira militante feministak eta badute zerikusia, bistan da. Egin dira aurrerapausoak feministen aspaldiko errebindikazioak dira.
Feministak eragingarriagoak dira alderdien barnean?
(Larraitz)Ez, baina alderdiaren barnean baliabideak badituzte, eta dirua.
Nola gertatu ahal izan da Estatu espainolean hain denbora laburrean mentalitate aldaketa hori auzitegietan?
(Kakun) Legeak berak ekarri du, legea aplikatu beharrak. Prentsak ere bere eragina izan du: azken urte hauetan garrantzi handia eman die krimen sexistei.
Europan sartzeko baldintza ez da sekula izaten genero bortizkeriaren legedi egokia. Nahiz barnean diren erresuma batzuek ez duten abortua ere onartzen, sartu nahi dutenei minimoak eskatu beharko litzaizkieke. Nola egin hein apalenean ez berdintzeko?
(Maite) CIDF edo Fédération nationale solidarité femmes bezalako taldeek lan egiten dute zentzu horretan, senatoreengana joaten eta. Aterpeak badirenean, laguntza sareak eraikitzen dira, polizia-etxeak bisitatzen, abokatuekin harremanetan sartzen, gauzak zertan diren jakiteko. Erakundeen mailan eragina izateko aritzen gara, (adibidez protokoloak izenpetuz administrazioarekin). Batez ere, ez da gelditu behar, beti bada lortuak galtzeko arriskua.
(Kakun) Mundu martxaren kari, 2005ean, administrazioari tresnak exigitu genizkion eta kalea mobilizatu: kontzientzia piztea, hori da beharrezkoena, bestela laster egin daiteke gibelera. Posible da baldintza minimoen ezartzea Europan sartzeko.
Frantzian Unibertsalitatea Errepublikaren printzipioa dela eta (jende guztiak berdinak dira, beren sexuaren arren) feminista batzuk paritatearen legearen kontra ziren.
(Maite) Elisabeth Badinter-en ustez generoaren kontuan hartzea, talde desberdin bateko izatea aldarrikatzea da, eta hori esentzialismoa da. Berdintasunaren aldarrikapenak oker lezake arazoaren ikusi ezina. (Baina diferentzia, naturakoa baino areago, politikoa eta kulturala da, eta politikak du desberdinkerien kontra egin behar). Emazteak adin txikikoak ez garela baieztatzen dugunean, batzuek ulertzen dute ez garela zanpatuak, ukatu egiten da menderakuntza bera.