2006ko edizioa

CESEDA lege proiektuari buruzko informazioa

Version imprimable

CIMADE-k animaturik, GISTI-ko lagun batekin (Groupe d’Information et de Soutien des Immigrés).

FAMILIEN INMIGRAZIOA

Frantsesen ezkontideentzat
-  Lehen bezala, egonaldi luzeko visa beharrezkoa da egonaldi agiriaren lortzeko, hartan azalduak direla bizi pribatuaren zehaztapenak. Aldiz, erdietsia izan da Frantziaren kontsulatuek egonaldi luzeko visa eman dezaten (salbu ezkontza desegina edo iruzurrezkoa izan denean, bai eta liskar publikoen kasuetan). Beti ere, kontsulatuek visaren eskaeraren agiria eman behar dute (modu horretan ukapenaren epe inplizitoa aitzina joango da eta helegitea egiten ahalko da).
-  Ezin da egoiliar agiria kendu ezkontideak ez direnean gehiago elkarrekin bizi tratu txarren ondorioz, ez eta bikoteak haurrak ukan baditu (sortu zirenetik haien hazteko eta hezteko arduratu dela frogatzen badu guraso atzerritarrak).

Frantsesen haur adin nagusikoentzat

Egoiliar agiriaren eskuratzeko, egonaldi luzeko visaren beharra atxikia da, baina kontsulatuak ezin du ukatu visaren eskaeraren segurtagiria (frantsesen ezkontideentzat bezalaxe). Alderantziz, segurtagiriaren eman beharra ez zaie egokitzen frantsesek beren gain dauzkaten aurrekoei.

Frantses haurren gurasoentzat

Aldi bateko egonaldi agiriaren erdietsi ahal izateko, haurraren hazteko eta hezteko laguntzaren gutieneko iraupena urte batetik bi urtetara pasatzen da.

Lokarri pertsonalak eta familiarrak

Aldi bateko egonaldi agiriaren erdiesteko irizpideak ez dira aldatuak: antzinakotasuna, lokarri pertsonal eta familiar egonkorrak, bizi baldintzak, integrazioa eta sorterrian gelditu den familiarekiko harremanen ezaugarriak.

-  Poligamia

-  Haurren ezagutza Aitatasunaren iruzurrezko ezagutza, iruzurrezko ezkontza bezala, 5 urtekorainoko presondegiaz eta 15.000 euroko isunaz zigortuak dira.

-  Familiaren biltzea

BIZI PRIBATUA

Erientzako

Ez da aldakuntzarik

Frantzian hamar urte baino gehiago bizi direnentzat

Frantzian hamar urte bizi ondoko erregularizazioaren kentzea atxikitzen da.

EGOILIAR AGIRIA

Egoiliar agiriaren erdiestea

Egoiliar agiria ez zaio emanen atzerritar bati, hamabost urtez peko adin gabe baten kontra bortizkeria erabiltzeko akusatua bada eta, orobat, mutilazio edo eritasun iraunkor bat eragin badu, hala nola ablazioa.

Egoiliar agiriaren kentzea

Atzerritar bati egoiliar agiria kenduko zaio eta aldi bateko egonaldi agiria emanen, baldin eta indar publikoei jazarri edo iharduki baldin badie.

INTEGRATZEA

Integrazio baldintza

IKASKETAK, LANA, PRAKTIKA-IKASTALDIAK

Bolondresak

Behin-behineko egonaldi baimena esleituko zaie Frantzian bolondres gisa ihardun nahi dutenei, misio baten markoan edo onura publikoa aitortu zaion elkarte batean.

Ikasleak

Lana

Gaitasunak eta talentuak

EUROPAR BATASUNEKO HERRITARRAK

Batasuneko herritarrek ez dute inskripziorik egin behar prefekturan, baizik eta bizi diren herriko etxean.

HURRUNTZEA

FRANTSES NAZIONALITATEAREN ESKURATZEA

Babesa eskatzen dutenentzako harrera-etxea

ANAEM-ek datu bilketa eta haien sailkapen automatikoa bideratu behar ditu. Adibidez, aterpe-etxeek zenbat leku dituzten babesa eskatzen dutenei eskaintzeko, leku horiek nola erabiliak diren eta zein diren haietan ostatatuak diren atzerritarrak.

BATZORDEAK

Erregularizazioko nazio batzordearen sortzea

Erregularizazioko nazio batzordea izendatuko da, aginte publikoaren eta jendarte zibilaren ordezkariek osatua. Haren betebeharra izango da prefekturen praktiken harmonizatzea eta egonaldiaren ez-ohiko baimenaren emateko irizpideak finkatzea, haietan sar daitezkeelarik premia humanitarioak edo atzerritarrak aurkezten dituen arrazoi bereziak. Barne ministroak batzordea dei dezake bere iritzia eman dezan, prefekturak egonaldiaren ez-ohiko baimena ukatuz gero, haren aurkako helegiteei buruz; baita ere Frantzian azken 10 urtean edo luzazago bizi direla frogatzen ahal duten atzerritarren eskaerei buruz.

Immigrazio eta integrazioko nazio kontseiluaren sortzea

Inmigrazio eta integrazioko nazio kontseiluaren betebeharra da datu estatistikoen bilketan parte hartzea, bere iritzia ematea inmigrazio eta integrazio politikaren norabideei buruz, eta horietaz txosten bat aurkeztea urte guztiz parlamentuari.



Forum Social Pays Basque - 11 rue Pannecau, 64100 Bayonne - contact@forumsocialpaysbasque.org - 05.59.25.79.62