2006ko edizioa

apirilaren 29an egitura

Version imprimable

Egitaraua

9 :30 – 12 :30 : Konferentzia

Guttiago lan egin eta kontsumitu ala beste modu batez ? Jean Zin-ek emanik.

Tendentzia politiko eta altermundialista askoren ildo nagusia hazkunde materiala gelditzearen beharra bilkatu da. "Ekologia politikoa informazio aroan" izeneko liburua idatzi duen Jean Zin-ek hainbat muga ikusten ditu horretan. Beste aterabide posibleak azalduko ditu, hala nola, sistema produktibo alternatibo baten eraikitzea. Aktualitate politikoarekin zerikusia duten bestelako kontsuma eta lan moldeak aipatuko ditu.

12 :30 – 14 :30 : Bazkaria

Jan eta edatekoa lekuan bertan.

13:00 : Antzerkia

Tokia konpainak bere antzerki parte hartzailea proposatzen digu, egiazkoak balire bezala,zapalkuntza egoera batzueri aurre egiteko eta horiei aterabideak atxemaiteko. Honelako gaiak hunkituko dira : enpleguari buruzko xantaia, sasoilari lana, etxaldearen segidaren hartzeko mementuan, gazteek atxemaiten ditzuten trabak.

14:30 – 18:30 : Atelierak

(oren erdiko pausa batekin 16:30tan)

Logiziel librearen hedapen eredua beste arloetan aplikagarria ote da ? Gasoila ordezkatzeko landare olio hutsaren adibidea

1984an sortu zelarik, logiziel librea espezialista batzuen afera zen. Hogei urteren buruan, alternatiba eskuragarri eta praktiko bezala inposatu da pixkanaka. Kontra direnentzat ere erreferentzia bilakatu da. Aldiz landare olio hutsa bere interes ekologiko-sozio-ekonomikoa ukanik ere, oraindik espezialisten kontua da. Logiziel libreen kasuan ba ote da metodologia bat ? Aplikagarria ote da gasoila ordezkatzeko landare olio hutsaren garapenari ? Beste proiektu batzuei ?

Les Développements Durables eta Alternatiba.

Zentzuduna ote da AHT-ren burdin bide berriari, 2x2-ri eta autopistaren zabaltzeari buru egitea ?

Lasserren gibelapen taktikoaren ondoren AHT-ren proiektua indar biziz itzuli da aktualitatearen lehen lerroan. Kamioien bidezko garraioaren kritika erabilia da burdin bide berriak justifikatzeko. Euskal Herri 2020 gogoetaldian Pirineoen zeharkatzeaz jarrera amankomuna ateratzeko saioa egiten ari den bitartean, Euskal Herriko Foro soziala kari, garraio azpiegitura proiektuen kontrako borroken bateratzeaz mintzatzeko parada izanen da bai eta ere garraioen gibelean dagoen garapen ereduaren kritika egin eta alternatibak aipatzeko.

LEIA, Lurra Zain eta CADE-ko militanteekin (azken hauek AHT-ari buruzko diaporama aurkeztuko dute).

(14h30) "Femmes précaires " : filma dokumentala, Marcel Trillat-k eginik

Frantses estadoan, 3 milioi langile baino gehiago denbora partzialean ari da lanean, eta SMIC-a baino gutiago irabazten du. Horietariko hiru laurdena emazteak dira, gehienak beren haurrak bakarrik hezitzen dituelarik. Egoera horren lekuko gisa, Marcel Trillat-k 5 emazteri hitza eman nahi izan die. Denbora partziala inposatua, ordutegi zatituak, lan baldintza gogorrak, denek langile prekarioen errealitea bizitzen dute. Beren eguneroko bizian filmatuak direlarik, lanean nahiz familian, beren unadura eta esperantzak kontatzen dizkigute. Ondotik eztabaida, Sud Santé Sociaux eta LAB sindikatuetako emazte batzuek animaturik.

Bortizkeria sexista eta legedia : zertan gara ?

Emazteen kontrako bortizkeria oraindik gutti ezagutua da eta ez aski kontutan hartua. Beste bortizkeria mota batzuekin bereizten duena : emazteak direlako pairatzen dute emazteek. Diskriminazioen kontrako borrokan, legeak funtsezko kuadro normatiboak dira, nahikoak ez badira ere. Bainan lurralde osoan aplikatuak izan behar dira eta mentalitateen eboluzioarekin batera ibili behar dira. Atelierran frantses Estatuan, espainol Estatuan eta Hegoa Euskal Herrian indarrean dauden legediei buruzko pundua eginen da eta mentalitateak aldatzeko ekimenak eztabaidatuko. Bortizkeri Sexisten kontrako Kolektiboak animaturik. Parte hartzaileak : Maite Desbats APIAF elkartekoa eta emazteen eskubideen aldeko Hego Euskal Herriko militante bat.

(17h00) CESEDA lege proiektuari buruzko informazioa

(Aterbe eskubidearen eta atzerritaren sartze eta egonaldiaren kodigoa). Inmigrazio eta aterbe legedia aldatu zuen 2003ko Sarkozy legea onartu zenetik bi urte pasa direlarik, gobernuak erreforma berri bat egitea deliberatu du. Aldi honetan atzerritarrak prefeten kontrola gabeko podere eta auzapezen bidegabekeriaren menpe utziz, haien estatutuaren kontrako eraso suntsitzailea prestatzen ari da. Lege proiektuak gobernuaren filosofia aplikatzen du, hots, inmigrazio hautatua sustatu. Erreforma hau benetako haustura bat da zeren eta lehen aldikotz familiaren elkarretaratzea inmigrazioa pairatua bezala ikusia baita.

CIMADE-k animaturik, GISTI-ko lagun batekin (Groupe d’Information et de Soutien des Immigrés).



Voir cet article au format PDF
Forum Social Pays Basque - 11 rue Pannecau, 64100 Bayonne - contact@forumsocialpaysbasque.org - 05.59.25.79.62