Édition 2005

Nola errextu etxebizitzarako sarbidea tokiko biztanle eta gazteentzat ?

Version imprimable

Azalpena

Elkarteak egun arte kudeaturiko proiektu zonbaiten erretrospektiba egin du, etxebizitzaren gaia sakontzearen hautua sendotuz, lurralde-diagnostikaz egin lanak tokiko errealitatearen kontzientzia hartze hobea emanez, Garazi-Baigorriko kantonamenduen 10 eremu giltzeri buruzko lanaren ondorioz proposamenak eginak dira. Hori guzia gai baten hautatzera heltzen zen proiektu baten gauzatzeko : Bizitokia.

Ondotik, elkartea 2004. urteko jarduerez mintzatu da : profesionalekiko topaketa ugarik (“Office Public Départemental des HLM”, Euskal Herriko PACT, ADIL, hautetsiak, etabar) egoeraren ezagutza hobea eman dute. Orduan, bilkura antolatu ahal izan da galdera orokor honekin : “Nola errextu etxebizitzarako sarbidea tokiko jende eta gazteentzat ?”

Azkenik, topaketaren alde handiena SCI proiektuaren komentatzera mugatu da : Erosketa imobiliario baten ideia bada (imueble, etxea...) interesatua den jende talde batekin. Imueble horretan apartamenduak antolatuak lirateke tokiko biztanle eta gazteentzat neurrizko alokairurekin. Proiektu hori “Société Civile Immobilière”, SCI moldetan gauza daiteke. Jabego bat edo batzuk elkarrekin eduki nahi duten partzuer batzuk (jende fisiko edo moralak) sortu elkartea da SCIa.

Hala, biztanleriaren zerga parte sozialen erosketarekin egin daiteke : biztanle bakoitza SCIaren partzuer bilakatzen da. Elkartea, mailegu baten bidez, imueblearen jabe bilakatzen da eta apartamenduak antolatzen ditu. Alokairuek maileguaren zorra ordaintzen dute.

Adibide zenbakitua aurkeztu zen, gastuak (erosketa eta lanak), laguntza hipotetikoak, mailegua, SCIaren hastapeneko ekarpenarekin.

Eztabaida

Azalpenaren ondotik, publikoak parte hartu du, eztabaida izan da. Hona hemen, nahas-mahas, adierazpen eta oharrak :

-  Arazo orokorrei erantzuteko alternatiba konkretuak plantan emaitearen interesa azpimarratua izan da.
-  SCIa espekulazio salbaiaren kasuetan tresna gibelarazlea ager daiteke. Proiektuari oihartzuna eman diezaioke : elkartasuna sendotu, egoera salatu, jabe espekulazio egilea zalantzan ezarriz, etab.
-  Zoin toki izan daiteke non etxebizitzarekin lotu ekimen guziak gurutza daitekeen ?
-  Proiektua testuinguru orokorrean osatzea baitezpadakoa da beti, jarrera militantea, politikan kokatzen dela, etxebizitzaren egoera makurraren kontra joaten dela orroitaraziz.
-  Protesta mugimendu zabalago batean kokatzea baitezpadakoa da, lur eta etxebizitza espekulazioaren kontra borrokatzen diren tokiko taldeak bezala adibidez. Sensibilizazio eta kontzientzia hartze borroka horiek SCI proiektuarekin batera eramatea ezinbestekoa da.

Eskuin eta ezker etxebizitzaren inguruan aritzen diren ekimenei buruz solas egiteko parada eman du tailerrak :

-  SCI adibidea Baionako apartamendu baten erosteko, herriko etxeko proiektu batengatik lanjerrean. Egoera berezi bati alternatiba konkretua da hori !
-  Lur eta etxebizitza espekulazioaren kontra presio eta kontzientzia hartze lana plataformek eramana Baxe Nafarroan eta Xiberuan.
-  Segiren kanpaina etxebizitzarako eskubidea aldarrikatuz

Azkenik, 2015ean Euskal Herrian 25000tik 35000rat biztanle gehiagoren etorrera iragartzen duten perspektiba demografikoak aipatu ditugu. Galdera zen nola errezibituko ziren jende berri guzi horiek... eta mugimendu horren aurrikustearen beharra.



Forum Social Pays Basque - 11 rue Pannecau, 64100 Bayonne - contact@forumsocialpaysbasque.org - 05.59.25.79.62