Lehenik, lekuko foro bakoitzaren ibilmoldea aztertua izan zen, galdera zehatz bati erantzuteko: nola funtzionatzen du espazioa politiko berri honek ? Erakunde batzuek ala pertsona batzuek osaturiko antolaketa batzorde guztiek Porto Alegreko xarta dute erreferentzia eta piramidea baino, sare bat garatzen ahalegintzen dira.
Medio eskasez, elkarte edo talde antolatuek baino pertsonek dituzte eztabaidak eta ekintzak eramaiten, egiturek ondoren segitzen dituztelarik. Espazio berri bat agertzen da non eta inportanteago da mugimendu batean parte hartzea talde baten kide izaitea baino. Batzuetan defizit demokratikoa gerta daiteke bainan aldiz malgutasun handia sortzen da, mandatu zehatzen formalismoa saihestuz eta bakoitzaren hitz hartzea errextuz.
Bigarren puntua lehenari lotua zaio. St Deniseko pertsona batek zera azaltzen du : “aldarrikapen ekintza bat abaitzen den bakoitzean, beste kuadro baten (bizitegiari buruzko kolektiboa adibidez) bitartez bideratzen da Porto Alegreko xartaren izpirituan bainan ondorioz militanteak galtzen ditu Foroak.” Bi kasu beraz : edo eztabaidek ez dute segidarik (ekintzak edo beste) eta maila batean porrota da ; edo Foroan hausnarturiko ekintza bideratzen da beste egitura baten bitartez eta Foroa ahultzen da, animatzaileak denbora guttiago pasatzen dutelako bertan. Foroko animatzailearen “blues”a deitzen ahal da.
Foroak prekaritatean bizi direnei eta gazteei zabaltzeko arazoa izan da beste aipagaietarik bat. “Gabekoen” eta sistemak bazterturikoen parte hartzea arazo iraunkorra bada ere, aterabideak ez dira errexak. Behar bada, jende horien kezkei erantzuten dizkieten ekintzak proposatu beharko dira, ezinez eta haien ordez mintzatu eta haien izenean ekimenak burutu.
Adibide batzuk : FSE denboran argitaratu ikasleen Résonnances aldizkaria, Droit et Justice-ek rap adierazpidea baliatuz antolaturiko eztabaida, Communautaire Santé Bien Etre elkarteak antolaturiko antzerki-eztabaida, zointan biztanleek instituzio eta osasunarekiko beren harremanak antzezten dituzten. Usaiaz kanpoko bideak bestelako forma demokratikoak asmatzeko.
www.f-fsl.net webgunea errex-egile (facilitateurs) talde batek egin du, 2003ko Europar FS-a kari iragan TFS-ei buruzko mintegian finkatu norabideak segituz :
Elkar ezagutu
Gai berdinak landu
EFS eta Munduko FS-ren prozesuan TFS-ak parte hartzen lagundu
TFS-ei buruzko gogoetak lagundu
Lehen lehenik alderdi teknikoak aipatuak izan dira bai eta webgunea zertarako eta norentzat izanen den ere. Adostasun zabala agertu da erraiteko, TFS-en esperientzien trukaketak zuela interesa pizten. Behin behineko konklusio gisa bi gauza bereizi behar dira : alde batetik TFS-en praktikak ezagutzeko beren webguneen kontsulta eta bestalde pertsonen arteko harremanak.
Beharrak zerrendatuak izan dira
Azkenean denak ados dira, jadanik argitua izan dena ez errepikatzeko gaur bezalako eztabaiden bilduma zabaltzeko.