17 pertsonek parte hartu zuten.
Gaia aurkeztu eta lekukotasun batzuk ekarriak izan ziren :
Kanpotik Euskal Herrira bizitzera etorri diren buraso batzuen lekukotasuna : arrazoin pedagogikoengatik bai eta haurrari ematen zaion tokiarengatik haien alaba ikastolan ezarri dute. Alabainan eskolak herritarrak formatzen ditu eta baloreak transmititzen. Euskaren hautua egin dute ere bai eta hizkuntza ezberdinek munduarekiko idekidura bat ekartzen dutela azpimarrazten dute. Halere, sistema honen hasiera huts egin dutenentzat sarbidea eskas dela ohartarazten du. Bestalde bere haurrarentzat euskara eskolako hizkuntza gelditzen da, komunikazio hizkuntza frantsesa denean.
Euskarazko irakasleen kolektiboko kide baten lekukotasuna (kolektibo hau aurten sortu da eta bigarren mailetako irakasleak biltzen ditu) : kolektibo hau eskolak euskalduntzen ez duelako azterketa egitetik abiatu da eta azterketa jende aurrean plazaratu du, Hezkunde nazionalak ez duela bere lana betetzen azpimarratuz.
“Kaltetuak” aipatuak izan dira, hots euskara galdu dutenak. Barnekaldean fenomeno horrek segitzen duela ohartu da, maiz eskola des-euskalduntze faktore bat dela azpimarratuz.
azkenik, Hego Euskal Herriko adibidea aipatu da :Euskal Autonomia Erkidegoan, irakaslego osoa euskalduntzeko plangintza bat bideratua izan zen eta ondorioz irakasleen % 90-a euskaraduna da gaur egun. Helburu horren lortzeko medioak ezarri ziren, 3 urteko formakuntza ordaindua eskainiz irakasle guztiei. Guttiengo tipi batek baizik ez du onartu prozesu horretan sartzea. Lortutako emaitzek, nahikeria politiko eta estatuen antolaketa administratiboaren garrantzia agerian ezartzen du.
Oinarrizko azterketa :
Proposamenak :