Édition 2005

Hiritik lurrera : nolako lotura ?

Version imprimable

ELB sindikatuaren aurkezpena (Maryse eta Elise)

Kutsu etikoa duen tokiko laborantza defendatzen dute ELB sindikatua osatzen duten laborari-x-ek. Sindikatu hori Confédération Paysanne-ko kide denez, lan egiten du natura, ingurumena, eta gizonak (eta nola ez emazteak ! ) errespetatuak izan dizten. Laborantza Ganbara, iragan urtarrilaren 15-ean eratu den egitura alternatiboa, tresna bat da, bainan ez baitezpada nortasunari lotua den aldarrikapena.

Lehen aldia, da egitura profesional batetan, kontsumitzaileak eta ingurumenaren defendatzaileak sartzen direla. Laborantza munduaren geroa lehenik laborariena balin bada, hala ere, hiritarrak interesatzen ditu.

Paueko Laborantza Ganbarari doakionez (dagokionez), sindikatuak ez balin badu gehiago bertan parte hartzen ere, egiten eta deliberatzen denaren berri badu. ELB-ko ordezkariak ateratu dira Paueko Ganbaratik egitura ofizial horrek Euskal Herriko Laborantza buruzko eztabaidari uko egiten zuelakotz.

Tailerraren xedeen (helburuen) definizioa

Debadioak hiritarren eta baserriaren bereixketa egiaztatzearekin abiatu dira. Hiriaren eta baserriaren arteko loturak emendatu behar direla da aipatua izan den lehen helburua. Erran behar da, bi munduek ez direla kasik gehiago ezagutzen.

Beste erraiteko manera bat proposatua izan da : « nolako bizi moldeak ahalbidetuko luke hiri/baserri eta ekoizle/kontsumitzaile bereixketatik ateratzea ? »

Hitza hartu duten batzuek azpimarratu dute bereixketa elea baino egokiago litzatekeela banatzea (ez dut desberdintasuna untsa ikusten) hitza baliatzea.

Xede berri horrek bi eragile berri kondutan hartzen ditu hala nola ekoizleak eta kontsumitzaileak, eta elikadura (edo alimentazioa) debadioan sartzen du ere.

Helburu hortatik abiatuta, idei desberdin batzu botatuak izan dira ; besteak beste, nola bestelako bizi bat eraman egungo sisteman, nola janaria gure biziaren erdian berriz kokatu, edo nola elikatu sistema ez kapitalista batean.

Tailerraren helburu nagusia (edo : azken batean tailerraren helburua) hola formulatua izan da : « Nola berriz kokatu kontsumo eta ekoizpen elikatzailea ekintza politiko bezala? »

Debadioak

Idei hortatik abiatuta eta Euskal Herriko tokiko errealitatea begietatik galdu gabe, partehartzaileek autonomi alimentarioaren gaia aztertu dute. Objektiboki, ez da xede hori betetzen ahal (noiz artio ?)labore eta fruitu exotiko arloen eskasendako. Batzuentzat komeni litzateke autonomi alimentario horri buruz joaitea, xekatzea, beste batzuentzat, hemen ekoiztezinak diren elikagaiak jatea ez da utzi behar. Idei hori pasarazteko, trukaketa kultural ta alimentarioak, batez ere bidezko merkataritza konzeptua baliatuz, abian jarri behar litzatekeela argudiatu dute. Aspektu ekonomikoa, elikaduraren kostua eta kalitatea ere mintzagai izan dira, untsa jatea kario ateratzen zela erraiteko bat egin dute partehartzaileek. Elikagai merkeak atxemaiten ahal dira bainan nolako kontserbatzeko teknikak baliatuak dira prezio horien ahalbidetzeko ?

Hipermerkatuen lanjerrak aipatuak izan dira, adibidez kontsumitzaileek urte guzian zehar edozein produktu atxemaiten ahal dituztelakotz sasoinen erritmoa ahanzten dute.

Prezioen ta kalitatearen problematikaren aintzinean, presuna batzuek haien buruari galdetu dute ea posible zenez gibelerat itzultzea, trukaketa zuzenerantz (truka truk...), gaur egun indarren den sistematik eskapatzeko : testuinguru horretan, ekoizleeen ta kontsumitzaileen arteko kontaktuak berriz hastea ezinbestekoa da eta idei hori, hiri ta baserriaren aternatiben inguruko debadio bukaeraren bihotz bihotzean egon da. Partehartzaileek urrundu diren bi mundu horien arteko loturak berriz estutzeko proposamen ezberdin batzu asmatu dituzte. Merkatuak garatu behar litaizke, nun ekoizleak ta kontsumitzaileak buruz buru egoiten diren, bitartekaritzarik gabe, eta nun, hipermerkatuetan ez bezala, sasoinen araberako kalitatezko ekoizpenak proposatuak izanen diren. Laborari denda batzuen sortzea aipatua izan da ere.

Beste alde batetik, haien bizizaleer laborantza hurbilagotik ezagutzeko parada eskaintzeko herriko etxeek lur batzu erosten ahal lituzkete. Edo, hirietan egiazko baserriaren enbaxadak sortuak izan lirateke eta horrela hiritarrak baserriko munduarekin berriz lotu. Aintzinatua izan da ere herriko etxeek baratze batzu landatzen ahal lituzketela baratze publikoetan loreak landatu ordez. Hortakotz, partehartzaileek Laborantza ganbararen baitan prospektiba talde bat eratzea eskatu dute.

Azkenean, beste bi aternatiba proposatuak izan dira ere : problema horri buruz hiritarrak sentsibilizatzeko medioa ta bereziki haurrak "azak semetzat hartu"edo hautatu eta zendako ez basa landaketak hirietan antolatu.



Forum Social Pays Basque - 11 rue Pannecau, 64100 Bayonne - contact@forumsocialpaysbasque.org - 05.59.25.79.62