Joan den mendearen hasieran laborari gehien gehienek ohiko laborantxan ari ziren (labore ainitzdun eta hazkuntza). Horrela, landare materiaren -gari eta garagarra-oloa lastoa bereziki- eta materia organikoaren arteko oreka zerbait atxikia zen. Halere gabezi batzuk edo gehiegikeriak ez ziren falta (nitrogenoz beteriko ongarriak), parasitismo ezkutua sortuz.
Lehen munduko gerlatik landa, ongarri kimikoak agertzen dira, Liebeg alemandar kimikariaren esportazio-itzultze teoriaren gainean oinarriturik (Nitrogenoa, fosfatoa, potasioa NPKren ekarpena lurrean). Hazteko landare batek NPK elementua mineralak lurretik esportatzen ditu, ongarrien bitartez lurrari itzuli behar zaizkionak.
Aurkikuntza honek ohiturak aldatzen ditu emeki emeki, ongarri naturala sobran da eta ongarri kimikoek mozkinak izigarri emendatzen dituzte. Kabalak ez dira hain beharrezkoak eta espezializazioa garatzen ahal da (lurrik gabeko hazkuntza).
NPK ongarrien erabilpenaren hedatzearekin desorekak sortzen dira, gabezi eta eritasunak agertzen dira, lurrak izozten dira, lur iraultzea gero eta sakonagoa da, mikrobio bizia ahuldua da, lastoak erretzen dira, lurra landareen euskarri neutroa bilakatu da, Liebeg-ek pentsatzen zuen bezala.
Bigarren munduko gerlatik landa laborantxa sakon aldatu zen, martxan emanak izan ziren laborantxa politikek sustaturiko iraultza ixila burutuz.
Edozein preziotan emaitza bilatzeak -urte askotan INRA-ko helburu bakarra izan zena- laborariengan eragin handia izan zuen. Politika horren ondorioak labore moten espezializazioa, baserri produktibo, intentsiboago eta denak berdintzea izan ziren, zorren emendatzearekin batera.
Gure mendearen erronka nagusietako bat da. Ostion erran bezala, jendekien aktibitatearen garapen izugarriak eta laborantxaren industrializazioak landaturiko espezien aniztasun genetikoa azkarki murriztu zuten. Bestalde hautaketaren antolaketa eta hazien komerzializazioa baserrietatik kanpo egiten hasi zen.
Laborari gehienek beren autonomia eta haziari buruzko jakitatea galdu dituzte merkatu sektore berezituaren fagoretan. Horrela baliabide naturalen atxikitzeaz gain, haien kudeaketaren arazoa pausatua da, hots nola erabili kolektibitatearentzak eta laborari edota baratzezainek nola baliatzen duten.
Jitez aldaturiko organismoen hedatzeak laborari munduaren higadura azkartzen du.
Baserritar hazia mehatxupean da, laborantxa industrialak aniztasuna murriztu, laborari kopuruak tipitu eta herrialdeko barietateak barietate homogeno eta iraunkorrekin ordezkatzen dituelarik.
Hazi industrialaren lobby-ak erreproduzitzen ez diren barietateak inposatu nahi ditu bai eta jabetasun intelektual eskubide pribatuak ere. Industria sektore honek bere etekina segurtatzeko barietate gutxiko ekoizpen ahal bezain handia behar du. Baserritar laborantxak edota laborantxa ekologikoak behar duten aniztasuna ezin du segurtatu.
Aniztasuna, dela espazioan (ezpezien eta barietateen nahasketa), dela denboran (labakia, labore errotazioa), jitez aldaturiko organismoak baino eraginkor eta ekonomikoago da. JAO bultzatzen dituztenak ez dute kontutan hartzen biziaren egokitzeko eta aldatzeko ahalmena. Alta baliabidez beterik da bizia. Lehenago laborariek aniztasun genetiko eta biologikoa ekoiztu, aukeratu eta begiratzen zuten. Gau egun laboraria ez da gehiago aniztasun horrekin harremanetan. Aniztasun hau ez da gehiago pentzeetan baizik eta industria batzuen eskuetan. Landareak tokiko lurrari ez zaio gehiago egokia, ingurumenatik moztua delako. Hautaketa parte hartzaileari esker, laborariak hazien selekzioa eskutan hartzen du berriz, bere baserriko ingurugiroari egokitua izan daitezen (lurra, klima, parasitak...). Horrela selekzioa dezentralisatua da eta laborariaren eta bere baserriko irizpide eta baldintzen araberan egiten da. Sei urteren buruan, gari intentsibo barietate batek erresistentzia anitz eskura ditzake, etekin berdintsuarentzat (bio laborantxan).
Baserriko laborantxak eta laborantxa biologikoak labore metodoak baizik ez dituzte landareak egokitzeko lurralde bakoitzari. Horretarako kantitate tipiko barietate anitz behar dituzte, bakoitzak lurralde batean eta lurralde batentzat aukeratua bai eta kontsumitzaileen aniztasunaren eskaerari erantzuteko ere.
Azkenean, baldintza desberdinetan ezarriz, hazi horiek trukatzea da helburua, bio-aniztasuna emendatzeko. Aniztasunaren kudeaketa dinamikoa sortzen du horrek, aldaketaren mekanismo guzietaz baliatuz : ber konbinaketa (gurutzatzea), selekzioa (egokipena), mutazioa ( sorkuntza), desbideratze genetikoa (laginak egin), migrazioa (trukaketa).
JAO-en bataila irabazteko gure taktikak zalantzaz bete behar ditu aurkaria eta haren pentsatzeko eta egiteko moldeak ez ditugu segitu behar. Erakunde handiak haren ikusteko moldeari doazkio : mugimendua zentralizatu, identifikatu eta ordenatua da. Aldiz bakoitzak bere pentzean edo baratzean haziak selekzionatzen eta ekoizten baditu,, dirurik erabili gabe elkarri trukatzen badizkiogu, sistema noraezean gelditzen da, gure indarra tipia, dezentralizatua, desobedientea (merkatuko legeei buruz) eta denetan sakabanatua baita. Artista batzuek musika eta zinema multinazionalei buru egiteko gerilla ekonomiko hau erabiltzen dute jadanik, interneten bitartez beren obrak dohainik banatuz.