Entrepresak jendeak baino garrantzitsuagoak kontsideratzen dituen sistema batean, goi poderea birus neo-liberalak itsutua delarik, erligionea bezala, kapitalismoa gaindi dezagun demokrazia eta gardentasunezko punpuila sortuz, entrepresen moldetan.
Entrepresa-punpuila horiek saretan funtzionatzen dute, eta bata besteei idekitzen zaie, uraren gainean olio punpuilak bezala. Kanpotik ikusiak, bezero, hornitzaile, estadua, sistemarengandik, PME arruntak baizik ez dira, lehia eta merkatuaren legearen menpe. Barnetik ikusiak, bertan lan egiten duten jende guziek, eta bertan lan egiten dutenek bakarrik, bideratuak eta gobernatuak dira entrepresa horiek. Konfiantza eta ez finantzako elkar laguntzarako sare ezformala eta ez merkataritzakoa da ere bai.
Hona istorio bat, loditu den punpuilu baten istorioa, eta beste punpuiluak erein ditu, punpuilu sare bat.
1997an hasten da.
Logiziel libreen programa egile batzuk librearen filosofiaren aldeko jarraileak dira. Logiziel libreari dedikatu entrepresaren sortzeko ikertzen dute. Horrelako entrepresa baten emaitza ez da afera zifra edo etekinetan neurtzen, komunitateariko ekarpenari, eta librearen izpirituaren begiruneari begira baizik.
Librearen izpirituaren begirunea askatasuna entrepresaren lehen baloretzat hartzeak erran nahi du. Beraz entrepresak utzi behar die jornalariei geroa libroki hautatzeko parada. Jornalariek berek demokratikoki eta zuzenki kontrolatu behar dute.
Entrepresari dagokion informazio guzia (sari, kontratu, diruzaintza, etabar) eskuragarria izan behar da jornalari guzientzat. Horrez gain, ez du jornalariak joan behar xerka, informazioa harenganat bide ezagutuen bidez hedatua izan behar da.
Entrepresaren zinezko ibilmolde demokratikoaren erdiesteko baitezpadako baldintza da barneko gardentasun hori. Tresna bereziak (Intranet, mailing zerrenda, bozka tresnak, etabar) plantan ematea eskatzen du. Orduan, Entrepresak sare ibilmoldea hartzen du, jornalariei askatasun handiagoa ematen diena, telelana erabiliz, edo ordutegi pertsonalisatuak hautatuz.
Logizielak edo dokumentazio teknikoa lizentzia librearekin ahal den neurrian hedatu.
Bi izate ? gauza ? sortzen dute :
Easter-eggs (SARL) entrepresa Easter-eggs.org, entrepresaren jornalarien elkartea. Elkarteak abantzu entrepresaren parteen osotasuna dauka (% 99,8)
1997tik 2000 arte, hori plantan emateko denbora, entrepresak urtero tamaina eta afera zifra bikoizten du guttigorabehera. 2001 : 21 jornalari Easter-Eggsen.
Baina entrepresaren tamainak hautsi-mautsiko erabaki hartzea zailagoa egiten du, barne hedapen zerrendak eta tresna berezi sortuak izanik ere.
Gehiago ez handitzea erabakitzen da. Garai hortan dut Easter-eggsen existentziaren berri. Ene kandidatura igortzen dut. Jornalarien saria bera da denentzat (etengabe bozkatzen den neurria).
2001ean, hilabetero 1900 euro garbi. Sektore horretako entrepresen batez bestekoa baino guttiago garaian.
2001, “Internet punpuilaren zartatzea” da ere, eta irailaren 11a. Entrepresa handiek proiektu informatikoak izozten dituzte. Aitzinkontuak geldituak dira. Bezeroek bakanagoak dira eta guttiago xahutzen dute.
PME informatikoak orokorrean biziki hunkituak dira baldintza ekonomikoen aldaketa horrekin. Ainitzen hesten dute edo erosiak dira.
Anekdota : Jornalariak biltzen dira eta sari bakarraren behin behineko beherapena erabakitzen dute. Batzuk 4/5enerat iragaten dira. 2 pertsona bolondresak dira lizentziatuak izateko. Parisen diren logiziel libreen zerbitzu sozietate batzuren artean, Easter-eggs da bakarra independantea egon dena.
Anekdota : 2001eko bukaeran, 35 orduetarako pasatzea Easter-eggsenean : Eguneko lan orduen murritzerik ez, ezta RTTrik ere : opor egunene kopuruaren bikoiztea. Hilabetean 4 egun biren ordez. Entrepresaren barne saretako ibilmoldeak beste entrepresekin saretan iblitzea baimentzen du ere bai.
“Easter-eggs eredua” ezagutua izaten hasten da Libre ingurugiroan/munduan. Belgikarrek Easter-eggsekin harremanetan sartzen dira ber ereduko 2. entrepresaren sortzeko asmoa iragartzeko.
Jornalariak biltzen dira eta iniziatibaren sustengatzea erabakitzen dute. Ez da adarraren sortzea, ezta finantzako sustengua ere, esperientziaren partikatzea baizik. Balore batzuk partikatzen dituzten entrepresa eta jendeen geroagoko sare informalaren ibilmoldearen hastapena da.
2002n sortu Entrepresa-Libre sarea eredu demokratiko horrekin garatzea hautatu duten entrepresa ahizpen elkartzea da. Onespen itunak soilki gizon bat = boz bat ekartzen du barnean, buruzagiaren urteko hautaketa jornalarien multzoak egina, eta entrepresaren kideen arteko informazioaren gardentasun osoa. Gaur egun Entrepresa-Libreak Frantzia osoan landatu sozietateak biltzen ditu, Nantes, Tolosa, Parise, Nancy, Miarritze, Rennes, Montpellier, Mulhouse edo Tours-en.
Anekdota : entrepresa ahizpa berri horietariko bat Easter-eggseko ohi batek sortua da, lizentziamendurako bolondresa zen horietariko bat. Ordutik, Easter-eggseko beste kide batzuk “Entr’ouvert” sortzera joan dira, sareko Scop kidea.
Gure aldetik, Easter-eggsek ez gaitu hartu, baina “Les Développements Durables” sortu ditugu Miarritzen, Entrepresa-Librea sareko kidea ere bai. Ororen buru, sare hori gabe ez genukeen entrepresa hor sortuko.
Gardentasun sarea entrepresa parte hartzaileen kopurua baino zabalagoa da. Informala da baina biziki konkretua : kudeaketarako aholku eta azerikeriak, esperientziaren partikatzea ; afera planoen trukatzea, aurrekontuak eta estatutuak sortzekotan diren entrepresentzat ; egunean egun, elkarri zurkaitz teknikoa, beste entrepresetako barne eztabaiden zerrendetan eskuhartzea...
LDDn “guttitze” (décroissance?) izpirituan gira ere : entrepresaren sortean diruaren mailegatzea saihestu dugu, bazterrea ematen dugu gure inbertsioak murriztuz. Gure estatutuak Scop batena biziki hurbil dira : eduko kapitala eta entrepresaren gainean eman lukeen poderearen arteko lotura guziak kentzen ditu.
Tailerraren denboran, horrelako entrepresa baten sortzeko litekeen eredu ezberdinak zerrendatu ditugu :
1901 legeko elkarteak
Elkartea/SARL bikotea (Easter-eggs bezala)
SCOP (Ekoizpenerako Sozietate Kooperatiba)
SARL estatutu “blindatu”rekin
Hona aipatu dugunari buruzko xehetasunak ekartzen dituzten internet guneen helbideak :
www.easter-eggs.org
www.libre-entreprise.com
www.libre-entreprise.org
www.scop.coop
Tailerraren bukaeran izpiritu horretan diren tokiko edozoin egitura (entrepresa, elkartea, etabar) erroldatzea erabaki dugu badaezpadako sare emaitzako.