2002 ko apirilean, indar armatuen zatixka batek, amerikar administraziorekin jokatuz estatu kolpea saialdi bat egin du, demokratikoki hautaturiko Hugo Chavezen gobernuaren aurka. Langileen eta gazteen esku hartze masiboak lasterki uxatu ditu putschistak.
Bainan gaurdaino, kapitalistak eta lur jabeak ez dira gelditzen ekonomia saboteatzen. Jendetza explotatuenaren emantzipazioaren aurka altxatzen dira jendetza honek gobernuko gizarte politikarengandik etekinak lortu baititu: dohainikako eskola; gehigarrizko miloi bat gazten eskolapena; bolivar eskoleen zabaldura; osasun publikorako egitarau hedatsua; interes publikoko enpleguari subentzioak, lur partitze erreforma etabar.
Chavezek aldarrikatu du: “ Pixka bat gehiako, egunero konbentzitua naiz kapitalismoa gainditzea beharrezko dela.” Hori posible da bakarrik, gaineratu du, “ Sozialismoaren bidez, zinezko sozialismoarekin, berdintasun, justizia eta demokraziarekin.” Lur partitze erreformaren erraldikatzearekin eta langileen pean dagoen nazionalkuntza berriarekin, urrats erabakigarri baten sartzen da Venezuelako iraultza. Uztailaren 17an, Chavezek iragarri du gaur egun hertsiak diren 136 empreseei derrigonezko azterketa ezrrariko zaiela desjabetze asmoz. “ Landu gabeko lurra bezala da,” esan du. “ Hala nola ezin dugu onetsi hustiatu gabe diren lurrak, ezin dugu onartu geldirik diren industriak.” Oro har 1149 empresa izaten ahal dira ikerketa hauen helburua.
Iraultza honi buruz, komunika bideak kasik arras ixilik geratu dira. Jérome Métellus, “Ez hunki Venezuela ! ” kanpainako kideak, azalduko du zein den egoera herrian eta zergatik Venezuelako iraultza ez den arriskutik landa.
Azaroaren 21an, astelehenez, arratseko 6 etan 3, Jean Darrigrand karrika Baionako I.U.T. an.