eskolak ez du euskalduntzen : haurren % 80-ak ez du deus egiten euskaraz; gainerateko % 20-ak medio eskasean eta zailtasunetan dira. % 20 hauek hiru saretakoak dira : publikoa, pribatua, Seaska. Murgiltze sisteman, euskararen ezagutza bermatua da bainan besteetan ez; erabilpena hala ere ezin da bakarrik izan eskolaren eskutan.
Helburu linguistikoak finkatzea ezinbestekoa da (GIP-ean besteak beste) :
helburu hori izan daiteke, Ipar Euskal Herriko haur guztiek euskararen oinarrizko ezagutza ukan dezaten.
Helburua lortzeko medioak ezinbestekoak dira eta bitartekoak zenbakitzen ahal dira :
irakasleen kopurua eta formakuntza ;
ordu kopuruak bermatu (maila eta eskola guztietan) ;
Euskal Herriko biztanleei beharretaz ohararazi ;
hastapeneko urratsak huts egin dituzten haurrendako zubiak eraiki hurbiltze sistemara joateko ;
helduei euskara ikasteko ahalak eman, eskaini moldakuntza jarraikiaren bidez (lan denboran edota gaueskoletan).