Hasierako gaualdia Atalante zineman, 20:30tan
“J’aime travailler”» Francesca Comenciniren filma.
Anna bakarrik bizi da bere alabarekin eta lan egiten du enpresa handi baten diruzaintza zerbitzuan. Bere lanari atxiki, denek preziatua, Annaren bizia hankaz gora gelditzen da multinazional batek bere enpresa erosten duen egunetik, bere zuzendariek poztuz aldatzen eta behe mailatik berriz hastea behartzen dutelarik.
Filmaren ondotik, jazarpen moralari buruzko eztabaida.
Atelerrak 10:00 - 12:00
Hedabideak bereganatu eta informazioa sortzen lagundu.
Lan boltsen izpiritua berreskura dezagun. LAB, CNT-AIT, CNTinterco, SUD.
Sarkozi legearen urte bateko bilana : kondena bikoitzaren erreforma, atzerritarren atxikitzeen desumanizazioa. Cimade.
Poeta gisa eraiki : “bizi ezinezkoaren magoak” edo urjentziaren urbanismoa.
Euskaren irakaskuntza beharrezkoa izan behar ote da/izaiten ahal ote da ? CGT éduc, LAB éduc, SUD éduc, CNTinterco.
Bertako biztanle eta gazteek etxebizitza eskuratzen nola lagundu ? Euskaldun Gazteria.
Bidezko merkatu baten sortzeko urratsak Baionan. Baionako bidezko merkatuaren aldeko elkartea.
Topa uneak 12:00 - 15:00
Zintzur bustitzea.
Bazkaria.
Antzerkia: "Port du casque obligatoire", Jules-en eskutik.
Bush-Ben Laden, Poutine, Barbie panpina, Papon... Aurkezten dizkigun puskak Historiatik at daude, egia eta gezurraren artean. Epaile antiterrorista nahiz prentsako tituluetaz ez da fidatzen. Euskal Herrian edo beste nunbait gertatzen den torturaren kontra irri arazten gaitu.
Filma : “Ouvrières du monde” Marie-France Collard-en filma.
Belgikan et Frantzian, Rosa eta Marie-Thérèsek Levis’s lantegietan beren azken hilabeteak bizitzen ari dira. Beren gorabeherak, Turkian, Indonesian, Filipinetan hilabete sari miserable baten truke 10, 12 edo 14 orduko lan egunak pairatzen dituzten Yanti eta ehungintzako langile anonimo batzuen errealitatearekin uztartzen dira.
Atelerrak 15:00 - 17:00
Sorkuntza kolektiboa eta "librearen" filosofia. Euskalug.
AMAP (Association pour le Maintien d’une Agriculture Paysanne) izeneko egitasmoa.
Hiritik lurrera : zoin lotura ? Laborantxa Ganbarako animatzaile batzuek.
Poeta gisa eraiki : “erabakitzen dut, eta bertan bizi”.
Radio Kultura.com. Interneteko irrati elebidun berria. Teknologia berriak eta mugimendu sozialak. Errobi elkartea.
Lekuko foro sozialak : sare bat osatzeko 30 ideia. Foro desberdinetako ordezkariak.
Itun konstituzionala : Europar Batasunak Europa erahiltzen duenean... ATTAC Pays Basque.
Baionan Forotik kanpo
17:00tan Itun konstituzionalari Ezaren aldeko manifestaldia
Ezetzaren aldeko herri ekimenak antolaturik.
18:00etatik goiti Sagarno Eguna Espainako atean Hiruki elkarteak antolaturik.
Atelerrak 10:00 - 12:00
Hazi eta bihiak. Terres océanes eta N. Lagoueyte.
Logiziel libreak deskubritu eta zuen ordenagailuetan instalatu : Install party (egun osoan). Euskalug.
Eskozian 2005eko ekainean iraganen den G8 gailurrari buru egin dezagun. Dissent sarea.
Poeta gisa eraiki : “jendeak sagarrak bezala pilatzen direlarik, usteltzen dira” edo etxebizitza sozialak aintzindariak izaiten ahal
ote dira ?
Enpresa bereganatu bere helburuak aldatzeko. Les développements durables.
Lekuko foro sozialak : webgune amankomuna. Foro desberdinetako ordezkariak.
“Attention : Danger travail !” P. Carles, Ch. Coello eta S. Goxe-en filma. Eta "Zergaitik EZ/ Pourquoi NON" Yoann eta Johana, entzun ikus BTSaren lehen urteko ikasleek egin filma.
Kultur, sindikata eta politika arloko militante batzuek , Itun Konstituzionalari EZETZ antiliberala aldarrikatzeko beren argudioak emaiten dizkigute.
Topa uneak 12:00 - 14:30
Zintzur bustitzea.
Bazkaria.
Antzerkia : "Irakien arteko harremana” (Gorputzea eta antzerki adierazpen lana) Scarramuchia konpainia gazte taldea.
Filma : “Ttipi ttapa”, Nicole Alix-ek zuzenduriko filma
Ximun Carrere eta Marielle Gros-ek ekoiztua.
Ba ote da herri honetan korrika ezagutzen ez duen euskaldunik ? Nicole Alix-ek zuzenduriko Ttipi Ttapa filmak, euskara Euskal Herri osoan biziberritzeko zailtasunak eta esperantzak azaltzen ditu, milaka ahots desberdinek oihukaturiko ttipi ttapa famatua lagun. Korrika ezagutzen dutenentzat hunkigarriak, eta besteentzat, lehen bai-lehen ezagutzeko gosea piztuko duten irudi eta soinu ezin ederragoak.
Hitzaldi-eztabaida 14:30 - 17:00
"Etsipen jarraikiaren kontra, erresistentzian sartu", Miguel Benasayagekin hitzaldi-eztabaida.
Psychanalista eta filosofoa, gudari guevarista ohia, Hego Amerika nahiz Europan erradikaltasun berriko partaide aktiko honek "Malgré tout" izeneko sareko animatzailetariko bat da.
Topa uneak 17:00 - 18:30
Antzerkia : "Les hommes me gonflent” Emmanuelle Barbaras-ek emanik Taula zuzendaria Adèle Carnac.
Hegazkina goaitatu bitartean, emazte kazetariargazkilari batek gizonekin dituen harremanen eta 2004an emazteen egoeraren bilana egiten du. Sexismo arruntaren kronika horiek, aldizka ironikoak, hunkigarriak, malenkoniazkoak edo irringarriak, bizirik irauten duen matxismoaren argazki errealista erakusten dute. Kontatzen dituen istorio guztiak errealak, autobiografikoak edo historikoak dira. Bihotzetik ateratzen den benetako oihua, emazte errebelde eta suharraren ahotsa izaiteaz gain, deialdi samur eta emankorra da, gizonek ere beren burua zalantzan ezar dezaten.
Eguerditan, Idoki, etxe ekoizleen elkarteko laborariek jatekoa emanen dute.
Erakus mahainak.
Erakusketa : eraikuntza-materiala ekologikoak.
Atelierrei buruzko bildumak webgunean ezarri eta proposamen arbela Forumean bertan.
Gastuetan parte hartzea libro
Gaztelu ber riko IUT-n, San Andres plazan