Actualités

Desobedientzia zibilaz formakuntza eguna

Version imprimable

Act-Up

Didier Lestradek bere sero-positibitasunaren berri ukan duenean, HIESaren arazoa arrunt gordetua da. Thierry Le Luron, izenik gabeko eritasunez hil da. Podere publikoek zinezko prebentzio kanpainak antolatzeari uko egiten diete taburik hunkitu ez nahian, sexoaz ez aritzeko, edo gaitzago : homosexualitateaz. Garai haietan “homosexualen minbiziaz” gehiago ari baitira HIESaz baino, hain dira gayak gehienik kutsatuak eta kopuru handian.

HIESA, kasu gehienetan eritasun sendaezina den garai hauetan, Estatuak itsuarena egiten du eta uzten ditu toxikomanoak 3 edo 4 pertsonen artean esterilizatua ez den xiringa partekatzen, hauetariko batzuk banatu edo saldu baino. Izurritea azkarki garatzen da. Gaitzago oraindik, interes ekonomiko zikin batzuengatik, odol kutsatua txertatuko zaie milaka hemofiliei. Laboratorio farmazeutikoentzat “merkatu berriak” baizik ez dira. Erran dezakegu, karikaturan erori gabe podere publikoek duten joera kriminala dela. Parean, elkarte, komunikabide kritikoak eta eriek ezin dute beraien boza entzun arazten ahal, nehork ez ditu serioski hartzen eta egoeraren larritasunaz ohartzen behar den bezala.

Talde batek du orduan isiltasun hori leherraraziko ekintza ikusgarri eta ez bortitzak, baina bai ultra erradikalak eta poderearentzat jasangaitzak, eramanez. Talde hau Act-Up deitzen da.

Triterapirik ez zenean eta usu HIESA eritasun mortala zen garaian, homosexual seropositibo kolektibo bat, eta beraz deus ez duena galtzeko, borroka gogor batean sartzen da Estatua, laboratorio farmazeutiko eta abarren aurka. Bertan, ondoko militantea, onena, borroka intentsua eta beroak eraman dituena, hil daiteke ondoko urtean edo bestean.

Gay komunitateko pertsonez osatua, eta usu komunikazio moderno, komunikabide eta ezkerreko giroko aitzindariak, Act-Upek militantismo, komunikazio militante, diskurtso eta propaganda mota berriak asmatu ditu, eta hauek gaur egun oraindik berriz hartuak direnak. Talde honen pratikak eragin handia izan du desobedentzia zibilako eragile ezberdinengan (hara nola Demoak sortu direnean).

Act-Upeko sortzaile eta lehendakari ohia, militante sutsua, Kontalari ona, eta liburu interesgarriak idatzi dituen Didier Lestradek azalduko digu Pariseko Act-Upen historia barnetik. Ondotik, bere esperientzia gure errealitate eta borrokekin kontrajarriko ditu, aparteko borroka honetatik ateratako ikasgaiez balia gaitezen.

Egunaren egitaraua

-  9ak eta erdietan : Pariseko Act-Upen historia (eta Act-Up orokorki)

Garaieko egoera (Hiesa, gay irakugarritasuna, podere publikoen joera, gizartearen kontzientzi maila tematika hauez...) eta Act-Upen sorrerarako arrazoinez.

Zergatik ekintza mota hau ?

Nola : ibilmoldea, barne eztabaida(k), pratika, ekintza motak, kanpoari begirako komunikazioa, prentsarekiko harremanak, errepresioaren kudeaketa, nola saihestu kontrola galtzea, ulertuak izan ez daitezkeen ekintzak, nola lotu radikalitasuna, ikuspena eta gizarteak onartzen ez duena, aktibismoaren zepoak, sisteman integratzeko tentazioa, nola diseinatzen da estrategia orokor bat, nola sartzen ekintza bakoitza estrategia horretan, eremu berdinak, tematika berdina lantzen dituzten beste mugimendu edo elkarteekiko loturak, partidu politikoekiko loturak, militantzia, laguntzaileak, barne krisien kudeaketa, barne komunikazioa, diru iturriak.

Act-Upen ekintzaren emaitzak : HIESAren arazoaz, gay irakurgarritasunaz, seropositiboenaz, laboratorio farmazeutiko eta medikal instituzioen joeraz, gay eta lesbienen mugimenduaz aritzeko moldeaz.

Apairua (urririk egun osoan parte hartzen dutenentzat)

-  Arratsaldeko 2etatik goiti : solasaldia Didier Lestradekin

-  Eguna 5ak hirian bukatuko da

Bazkaldu nahi baduzu, ondoko helbidean eman behar duzu izena : 06 14 99 58 79 edo 05 59 59 33 23, e-mail : ipar@mrafundazioa.org (ongi adierazi behar duzu egun osoan parte hartzen duzun ala ez).



Forum Social Pays Basque - 11 rue Pannecau, 64100 Bayonne - contact@forumsocialpaysbasque.org - 05.59.25.79.62